127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

98/2023 prozedura arrunta

Fabiola Llorente Llorente, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 98/2023 prozedura arruntean epaia eman da 2024ko otsailaren 26an, eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

70/2024 Epaia.

Lehendakaria.–Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.–Magistratuak: Raquel Hermela Reyes Martínez andrea.–Antonio Sánchez Ibáñez jauna.

Iruñean, 2024ko otsailaren 26an.

Goian aipatutako magistratuek osatzen duten Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi honetako Administrazioarekiko Auzien Salak 98/2023 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Errekurtso hori Baztango Udalak behin betiko onetsi duen ordenantza fiskal baten aurka jarri da (2023ko urtarrilaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua). Ordenantza horrek tasa bat arautzen du herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, hidrokarburoa eta uraren goi hornidura garraiatzeko instalazioentzat. Errekurtsoan honako alderdi hauek parte hartu dute: errekurtsogile gisa, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU, Arancha Pérez Ruiz prokuradore andreak ordezkatua eta Ignacio Martín Fernández abokatu jaunak zuzendua; demandatu gisa, Baztango Udala, María Teresa Igea Larrayoz prokuradore andreak ordezkatua eta Eduardo Lojo López abokatu jaunak zuzendua. Horiek horrela, salak honako aurrekari eta zuzenbideko oinarri hauen arabera ebatzi du.

Sala honen iritzia azalduko duen txostengilea Francisco Javier Pueyo Calleja jauna da, salako lehendakaria, administrazioarekiko auzietan magistratu espezialista baita.

Epaitza:

1.–Baiestea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk, Arancha Pérez Ruiz prokuradore andreak ordezkatua eta Ignacio Martín Fernández abokatu jaunak zuzendua, jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Baztango Udalaren ordenantza fiskal baten behin betiko onespenaren aurka (2023ko urtarrilaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), zeinaren bidez tasa bat arautzen baita herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, hidrokarburoa eta uraren goi hornidura garraiatzeko instalazioentzat. Hortaz, ordenantza fiskal horretako 4. artikulua eta I. eranskina bertan behera geratzen dira, ez baitira zuzenbidearen araberakoak.

2.–Alderdi demandatua kostuak ordaintzera kondenatzen dugu berariaz.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72-2 eta 107-2 artikuluetan ezarritakoa betez.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 28an.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2408645