127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

88/2023 prozedura arrunta

Fabiola Llorente Llorente, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 88/23 prozedura arruntean epaia eman da 2024ko urtarrilaren 23an, bai eta epai horren data zuzentzeko autoa ere, eta ebazpenok irmo geratu dira. Hona hemen haren idazpurua, epaitza eta xedapen zatia, hitzez hitz:

000001/2024 Epaia.

Lehendakaria.–María Jesús Azcona Labiano andrea.–Magistratuak.–Ana Irurita Díez de Ulzurrun andrea.–Hugo Manuel Ortega Martín jauna.–

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 23an.

Goian aipatutako magistratuek osatzen duten Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi honetako Administrazioarekiko Auzien Salak 0000088/2023 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Errekurtso hori Valtierrako Udalak, 2022ko irailaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batez hartutako erabakiaren aurka jarri zen. Haren bidez onetsi zen ordenantza fiskal bat, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko Valtierrako udal-mugartean, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta oliobideentzat (2022ko abenduaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua). Errekurtsoan honako alderdi hauek parte hartu dute: errekurtsogile gisa, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SA, Arancha Pérez Ruiz prokuradore andreak ordezkatua eta Ignacio Martin Martin Fernández abokatu jaunak zuzendua; demandatu gisa, Valtierrako Udala, Miguel González Oteiza prokuradore jaunak ordezkatua eta Guillermo Casajus Ortega abokatu jaunak zuzendua. Horiek horrela, salak honako aurrekari eta zuzenbideko oinarri hauen arabera ebatzi du.

Txostengilea M.ª Jesús Azcona Labiano magistratu andrea izan da.

Epaitza:

1.–Baiestea epaitegietako prokuradore Arancha Pérez Ruiz andreak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAren izenean eta hura ordezkatuz, Valtierrako Udalak, 2022ko irailaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batez hartutako erabakiaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Haren bidez onetsi zen ordenantza fiskal bat, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko Valtierrako udal-mugartean, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta oliobideentzat (2022ko abenduaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

2.–Errekurritutako ordenantza fiskala erabat deuseza deklaratzen dugu.

3.–Alderdi demandatuak ordaindu behar ditu prozedurak eragindako kostuak.

000001/2024 Autoa.

Xedapen zatia:

Salak erabaki du PO 88/23an emandako 1/2024 Epaiko datan egindako errorea zuzentzea, horrela behar baitu: "2024ko urtarrilaren 23an".

Epaiko gainerako erabakiak bere horretan uzten dira.

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72-2 eta 107-2 artikuluetan ezarritakoa betez.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 28an.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2408644