127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal Plan Orokorreko Lurraldea Antolatzeko Estrategia eta Ereduaren hasierako bertsioa. Jendaurrean jartzea

Zizur Nagusiko Udalak, 2024ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen Zizur Nagusiko Udal Plan Orokorreko Lurraldea Antolatzeko Estrategia eta Ereduaren hasierako bertsioa (LAEE).

Jendaurrean egonen da hilabetez Zizur Nagusiko Udal Plan Orokorreko Lurraldea Antolatzeko Estrategia eta Ereduaren hasierako bertsioa (LAEE), iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.4 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epe horretan, interesdunen eskura egonen da Zizur Nagusiko Udal Plan Orokorreko Lurraldea Antolatzeko Estrategia eta Ereduaren hasierako bertsioa udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian (https://www.zizurmayor.es/eu/udala/araudien-erakusketa-publikoa/), bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, 2024ko ekainaren 7an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2409261