127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, dirulaguntzak emateko goi mailako kategorietan federatuta dauden taldeak dituzten kirol klubei, 2023-v2024 kirol denboraldian. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (Identifikazioa): 765629.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/765629).

–Helburua eta xedea.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, norgehiagokako araubidean, kirol errendimendurako lehiatzen diren goi mailako kategorietan federatuta dauden taldeei laguntzeko. Talde horiek Eguesibarko kirol eskolak kudeatzen dituzten kirol elkarteenak izan behar dute.

–Eskatzaileen betebeharrak.

Dirulaguntzaren onuradun izaten ahalko dira honako baldintza hauek betetzen dituzten entitateak:

a) Irabazi-asmorik ez izatea.

b) Eguesibarren izatea egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra. Hala ere, nahiz eta baldintza hori ez bete, onuradun izaten ahalko dira Eguesibarko udalerriaren edo herritarren onerako proiektuak egiten dituzten entitateak.

c) Entitatea legez eratua eta erregistratua egotea dirulaguntza eskaera aurkezten den unean.

d) Entitatea inskribaturik egotea Eguesibarko Udalaren Elkarteen Udal Erregistroan dirulaguntza eskaera aurkezten den unean.

e) Egunean izatea Gizarte Segurantzarekiko, Zerga Ogasunarekiko eta Udal Toki Ogasunarekiko zerga betebeharrak.

f) Aurretik udal honen dirulaguntzak jaso baditu, haiek ematearen ondoriozko betebeharrak bete izana eta, ondorioz, frogagiriak aurkeztu izana, salbu eta aurkezteko epean badaude.

g) Onuraduna izatea eragozten duten kasuetako bakar batean ere ez egotea, azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan xedaturikoaren arabera (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra).

h) Jaso ez izana zehapen irmorik, urratzeagatik administrazio, lan edo zigor bidean berdintasunerako eskubidea eta sexuagatiko diskriminaziorik eza. Zehapenik jaso badu, ez du dirulaguntzarik eskatzen ahalko dagokion zehapenean ezarritako epean.

i) Ez izatea emakumeen eta gizonen arteko berdintasun printzipioaren aurkako xederik edo helbururik, onarpen edo sarbide sistemarik, funtzionamendurik, ibilbiderik, jardunik, antolaketarik edo estatuturik.

j) Betetzea apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legeak ezarritako betebeharrak (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak ezarritakoak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako Lege Organikoa).

k) Kirol eskola bat antolatzen eta kudeatzen duen kirol klub bat izatea, Eguesibarren aritzea eta Udalak diruz lagunduta egotea dagokion udal deialdiaren bitartez.

l) Kirol errendimenduko xedea duten lehiaketa federatuko jarduerak egin izana 2023-2024 denboraldian.

m) Eguesibarko Udalak erabakitako kirol sistema errespetatzea eta indarra duen araudia betetzea.

n) Bere baliabideekin edo besterenekin (Udalaren dirulaguntzak ez direnekin) finantzatzea gauzatutako aurrekontuaren %40 gutxienez.

o) Onartzea gazteen eta/edo kadeteen kategoriara pasatzen diren kasuan kasuko eskolako ikasleen %80 gutxienez, betiere Eguesibarko Udalean erroldatuta badaude. Talde kiroletarako.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2408994