127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, honako ordenantza honetan: ordenantza, arautzen duena nola laga Udalaren lokalak herritarren elkarteei edo irabazi asmorik gabeko tokiko entitateei. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2024ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea aldaketa bat lokalak lagatzeko ordenantzan.

Iragarki honen bidez, betetzen da jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epearen izapidea. Epe horretan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren; halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen, 2024ko apirilaren 24an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2408870