127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Prozedura, adjudika daitezen herri-lurretako ureztalurren soberako loteak

Tafallako Udalak 2024ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran hartutako erabakia.

Osoko bilkurak 2024ko otsailaren 29an hartu erabaki baten bidez, onartu zen Fernando Esquíroz Ursúari adjudikatutako lehorreko lurren eta ureztalurren loteei uko egitea eta eman gabeko loteen multzoan sartzea berriz ere adjudikatzeko. Lehorreko lurren loteak behin betiko esleitu dira 2024ko apirilaren 25eko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.

Bat etorriz Tafallako udal-mugarteko herri-lurretako ondasunen erabilerari, defentsari, berreskuratzeari eta aprobetxamenduari buruzko ordenantzaren eranskinean xedatutakoarekin; bertan Nafarroako Ubidearen ureztalur bihurtu diren herri-lurretako laborantzako aprobetxamendua berariaz ezartzen du eta adierazten du, lehenbiziko adjudikazioa eginik, ureztalurren laborantzako loteen onuradun izateko eskubidea duen nekazaririk agertuz gero, Udalak ireki dezakeela beste adjudikazio prozesu bat, erreserbako eta soberako loteekin, jatorrizko adjudikaziotik gelditzen den eperako. Kasu horretan, zozketa bidez egin behar da adjudikazioa: lehenik, familien lehentasunezko laborantzako ustiategiak, haien buru edo partaide lagun gazte bat bada; bigarrenik, nekazaritzako lehentasuneko ustiategiak, lanbidez nagusiki nekazariak direnek osatuak, eta hirugarrenik, gainerakoak.

Hori guztia dela eta, bidezkoa da dagokion espedientea bideratzea prozedura berria hasteko, herri-lurretako ureztalurren soberako loteak adjudikatzeko.

Honako hauek dira ureztalurren soberako loteak:

LOTEA

POL.

LURZ.

ESPARRUA

MOTA

HEDADURA (HA)

17RSA

8

64

1

Ureztalurra, 2.a

9,4565

21RSA

8

71

1

Ureztalurra, 2.a

7,9286

Espedientean basozainaren eta udal-idazkariaren txostena dago.

2024ko maiatzaren 23an, Ingurumeneko, Tokiko Agenda 2030eko eta Landa Garapeneko Batzordeak aldeko irizpena eman zuen.

Bat etorriz azaldutakoarekin, Tafallako alkateak Tafallako Udalaren Osoko Bilkurari eginiko proposamenari jarraikiz,

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Herri-lurretako ureztalurren soberako loteak adjudikatzeko prozedura hastea, bat etorriz Tafallako udal-mugarteko herri-lurretako ondasunen erabilerari, defentsari, berreskuratzeari eta aprobetxamenduari buruzko ordenantzaren eranskinean xedatutakoarekin, Nafarroako Ubidearen ureztalur bihurtu diren herri-lurretako laborantzako aprobetxamendua berariaz ezartzen baitu.

Bigarrena.–Ezarritako lehentasun-hurrenkeran zozketa egin ondoren lote librerik geldituz gero, erreserbako lote-multzoan sartuko dira soberako lote gisa, ondorengo eskaerei erantzun ahal izateko. Lote baino eskatzaile gehiago baldin bada, eranskin honetako 2. artikuluan azaldutako irizpideari jarraituko zaio. Tafallako Udalak beretako gordetzen du eskubidea, gelditzen diren soberako loteak enkante publikoan adjudikatzeko.

Hirugarrena.–Behar den ediktua argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tafallako Udalaren iragarki-taulan, eta onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten interesdunei adieraztea hamabost egun balioduneko epea dutela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ordenantzan eskatutako agiriak aurkezteko.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea landa eremuko basozainari eta Zerbitzu Ekonomikoen eta Toki Garapenaren Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2408890