127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, 2024ko sanferminetan peñek parte hartzeko dirulaguntzena. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (Identifikazioa): 767004.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/767004).

Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariaren 2024ko ekainaren 9ko ebazpen baten bidez onetsia.

Onuradunak:

Onuradun izaten ahalko dira dirulaguntza emateko egoeran dauden pertsonak edo entitateak, jarraian azaltzen diren inguruabarretan badaude, eta Dirulaguntzen ordenantza orokorraren 10. artikuluan ezarritako debekuetako bat ere ez badute.

Helburua:

Iruñeko peñek sanferminetan (uztailaren 6tik 14ra) hiriko jai-giroa biziagotzeko jarduerak antola ditzaten sustatzea.

Oinarri arautzaileak:

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko prozedura aurrera eramatea, banakako ebaluazioaren araubidean, zehaztutako jarduketak egin daitezen, Dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatutakoari jarraikiz.

Zenbatekoa:

81.750 euro.

Eskabideak aurkezteko epea:

Hilabete, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Iruñean, 2024ko ekainaren 11n.–Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2409320