127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 987. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren ekainaren 3ko 71/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat katastroko 1. poligonoko 987. lurzatian (Oteizako Iturtxipia kaleko 9. zenbakian), zeinaren bidez aldatzen baita 1. poligonoko 987. lurzatiaren kanpoko hormen altuera. Proiektu hori Miriam Saenz Decos andreak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Oteitzan, 2024ko ekainaren 4an.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2409002