127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ONGOZKO KONTZEJUA

Desafektazioa, La Purísima kalean. Jendaurrean jartzea

Ongozko Kontzejuak, maiatzaren 24an egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen: 25,79 metro karratu desafektatzeko izapideak hastea, Ongozko La Purísima kalean (Urraulgoiti), besterengarriak direla deklaratzeko eta kalifikazio juridikoa aldatzeko, ondoren 10. poligonoko 13. lurzatiaren jabe mugakidearekin trukatzeko.

Argitara ematen da, hilabeteko epean bidezko jotzen diren alegazioak eta frogabideak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).

Ongotzen, ekainaren 7an.–Lehendakaria, Ángel García Carreño.

Iragarkiaren kodea: L2409228