127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI / LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Oihan aprobetxamenduaren enkante publikoa

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri du baldintza agiri itxien bidezko enkante publikoan ondoko oihan aprobetxamendu hau:

Lote bakarra: plegu teknikoaren planoan adierazitako 1-5 unadetan kokaturikoa (Zuntzarren EPM 45. zk.), 5.445 metro kubiko pinuz osatuta. Hasierako prezioa: 81.675,00 euro, BEZa kanpo.

Enkante honetako aprobetxamenduaren adjudikazioa arautzen duten baldintzen agiriak Udaleko Idazkaritzan daude (Santo Tomás kalea 5, 31420 Urrotz-Hiria), interesdunen eskura.

Proposamenen aurkezpena: proposamenak Lizoainibar-Arriasgoitiko Udaleko Erregistroan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezartzen diren moduetako edozein erabiliz aurkeztuko dira, 15 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (14:00ak arte).

Proposamenak irekitzea: Udaleko iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian argitaratuko da proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua, gutxienez ere 72 ordu lehenago.

Lizoainen, 2024ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2408672