127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 593. lurzatian (Albistur kalea 69A). Hasierako onespena

Lesakako Udaleko alkateak, ekainaren 10ean emandako 369/2024 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman dio Albistur kaleko 69ko A partzelan (2. poligonoko 593. partzela) dagoen etxebizitzaren atzeko fatxadan arkupe atxikia eraikitzeko. Joseba Apezetxea Tapia jauna da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Lesakan, 2024ko ekainaren 11an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2409375