127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Azpirozko 4. poligonoko 21. lursailean. Hasierako onespena

Larraungo alkateak, 2024ko ekainaren 7ko Alkate Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Azpirozko 4. poligonoko 21. lursaileko hiri-jarduketarako plan berezia. Planaren sustatzailea hau da: Ainhoa Mitxaus Barberena.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta aldi horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mugiron (Larraun), 2024ko ekainaren 7an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2409230