127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Urez hornitzeko zerbitzua eta hura emateko tasak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Lapoblacion-Meanoko Udalak, 2024ko apirilaren 17an egin ohiko osoko bilkura, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Urez hornitzeko zerbitzua eta hura emateko tasak arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lapoblación-Meanon, 2024ko apirilaren 17an.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2408670