127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Berriz hastea Ordoizko alderdiko "Caracuesta" bidea mugatzeko espedientea. Jendaurrean jartzea

Lizarrako Udalak, 2024ko ekainaren 6an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik jasotako dokumentazioa Ordoiz alderdian dagoen eta "Caracuesta" bidea izenez ezaguna den bide publikoaren ezaugarriak direla-eta sortutako gatazkari buruzko espedientean, lotua dagoena Idazkaritza Alorrak egindako txosten-memoriarekin, zeina prestatu baitzuen bete beharrez urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 49. artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua).

Kontuan hartuz espedientean sartu diren dokumentu-aurrekariak, 1993koak, zeinak agerian uzten baitute gatazka bat dagoela Lizarrako katastroko 5. poligonoko 644., 664., 665., 668. eta 922. lurzatietara "Caracuesta" izeneko xenda edo bidetik sartzeko baldintzei buruz; eta garrantzitsua izanik, gatazka hori ebazteko, ondasun publikoaren ezaugarriak eta kokalekua zehaztea, ikus baitaiteke haren mugak zehaztu gabe daudela edo badirela bidegabeko okupazioaren zantzuak.

Aintzat hartuz egoera hori konpontzeko erabakiak hartu beharra dagoela, gatazkak sortzen baititu oraindik ere honako hauen artean: 644. eta 668. lurzatien jabeak, 664. eta 665. lurzatien jabeak –bide horretatik dute sarbidea– eta Lizarrako Udala (bidearen titularra).

Honako hauek kontuan hartuz: Udal honek 2022ko uztailaren 28an egin osoko bilkuran erabakitakoa; alkateak azaroaren 21eko 493/2022 Ebazpenaren bidez ebatzitakoa, zeina berretsi baitzen 2022ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, eta orduz geroztik eginiko jarduketak, hau da, funtsean, mugaketaren gaineko peritu-txosten bat egitea, interesdunei entzunaldia emateko epea irekitzea, eta 644. eta 668. lurzatien jabeek alegazioak aurkeztea.

Ikusirik txostena idatzi zuen teknikariak aurkeztu ziren alegazioen gainean eginiko txostena, Udalak hala eskaturik, non hasieran aurkeztu zuen txostena berresten baitu eta proposatzen baitu aurkeztu diren alegazioak ezets daitezela eta mugaketa egin dadila 2022ko abenduaren 20ko txostenean ezarritako koordenatuen arabera.

Horregatik guztiagatik, erabiliz toki-erakundeek beren ondasunak mugatzeko duten administrazio-ahala (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4. artikuluak aitortua); erabiliz, orobat, osoko bilkurari ematen zaizkion eskudantziak uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 114. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 54. artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua); Ingurumeneko eta Garapen Jasangarriko Informazio Batzorde Iraunkorraren aldeko irizpena edukita, 2024ko maiatzaren 31koa; eta betetzen direnez –Udalaren Idazkaritzaren txostenaren arabera– administrazio-mugatzea egiteko legeak eskatzen dituen baldintzak,

ERABAKI DA:

Lehena.–Ordoizko alderdiko "Caracuesta" bide publikoaren mugatze administratiborako espedientea bideratzen jarraitzea, udal honek 2022ko uztailaren 28an hartutako erabaki baten bidez hasitakoa; zegokion mugatze-lana bertan behera utzi zen Alkatetzaren 2022ko azaroaren 21eko ebazpen baten bidez, eta hura gero osoko bilkuran berretsi zen, urte bereko abenduaren 1ean.

Bigarrena.–Carmen eta Yolanda Murugarren Ancínek aurkeztu zituzten alegazioak ezetsi eta gero, oinarri harturik alegazio horien gainean José Antonio Echarri Iribarren nekazaritzako ingeniariak prestaturiko txostena, 2024ko apirilaren 11koa, onestea udal katastroan Caracuesta bidea izenarekin identifikatutako jabari publikoko ondasunaren mugatze administratiborako txostena (aipatu ingeniariak egina, 2022ko abenduaren 20koa).

Hirugarrena.–Agintzea dagokion iragarkia argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta adieraztea mugatze-lana 2024ko irailaren 6an eginen dela, 9:00etan, bidean bertan.

Laugarrena.–Udalaren ordezkari izendatzea Lizarrako Udaleko alkatea eta idazkaria, mugatze-akta sinatzeko.

Bosgarrena.–Mugatze-lanerako praktiko gisa izendatzea Lizarrako Udaleko obra zaindaria, eta teknikari eskudun bisa, udal arkitektoa; kasua bada, mugatzearen gaineko txostena idatzi duen ingeniariaren laguntza izan dezakete.

Seigarrena.–Erabaki hau Lizarrako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzea, eta epea ezartzea 2024ko abuztuaren 23ra arte, pertsona eta erakunde interesdun guztiek beren uzien alde egokitzat jotzen dituzten dokumentu eta alegazioak aurkez ditzaten. Epe hori iragandakoan, ez da dokumentaziorik ez alegaziorik onartuko.

Zazpigarrena.–Erabaki hau, izapide-egintza den aldetik, ezin da aurkaratu. Hala ere, espedientean interesdun gisa ageri diren pertsona eta erakundeek eskubidea dute egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin eta agiriak aurkezteko, bat etorriz erabakitakoarekin eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren manu aplikagarriekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua)".

Lizarran, 2024ko ekainaren 7an.–Jarduneko alkatea, Ana Duarte Morentin.

Iragarkiaren kodea: L2409221