127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Lizarrako Udalak, 2024ko ekainaren 6an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Lizarrako udal-mugarteko balorazio txostenaren berrikuspen proiektua.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Lizarran, 2024ko ekainaren 7an.–Jarduneko alkatea, Ana Duarte Morentin.

Iragarkiaren kodea: L2409192