127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Desafektazioa, 3. poligonoko 931. lurzatian. Hasierako onespena

Excavaciones Técnicas SLk sustatutako espedientean, Cintruenigoko Udalak, 2024ko ekainaren 5ean egin bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea Cintruenigoko 3. poligonoko 931. herri-lurzatiaren desafektazioa, honako hauekin trukea egiteko:

–Eskatzaileak hori lantzeko dituen eskubide historikoekin.

–Excavaciones Técnicas, SLk ere 3. poligonoko 480., 482., 942. eta 1386. herri-lurzatiak lantzeko dituen eskubide historikoekin. Horrela, trukea burutu ondoren, lurzati horiek kargarik gabe geratuko dira Cintruenigoko herri-lurretarako.

–Eta Cintruenigoko 1. poligonoko 861. lurzatiarekin eta 7. poligonoko 1435. lurzatiarekin, partikularrek herri-lurzatien gainean dituzten lantzeko eskubide historikoak berreskuratzeko, eta herri-lurretarako beste lur batzuk hartzeko, kargarik gabeak eta balio handiagokoak, eta izan daitezkeen epaiketeei ihes egiteko, kostu handia baitute bai partikularrentzat bai toki entitatearentzat; betiere, baldintza-agiriekin bat.

Erabakia eta espedientea, zeinak interesdunen eskura baitaude udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aukera izan dezan bidezkoak iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.

Cintruenigon, 2024ko ekainaren 11n.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2409322