127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Herri-ondarearen afektazioa, eguzki-instalazio fotovoltaikoaren ebakuazio azpiegituraren zati bat ezartzeko. Jendaurrean jartzea

Castejongo Udalak, 2024ko maiatzaren 30ean egin ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Castejongo Udalaren herri-lurrak afektatzeko espedientea hastea. Aipatu herri-lurrak jarraian adieraziko diren lurzati eta lurretan daude, eta desafektatu ziren AN sozietate kooperatiboari lagatzeko. Horren helburua izan zen lurrak desafektatzea eta haien erabilera Ibernova Promociones SAUri lagatzea, Azkoiengo eguzki-instalazio fotovoltaikoaren ebakuazio azpiegituraren zati bat ezartzeko.

POLIGONOA

LURZATIA

EUSKARRIEN OKUPAZIO ­IRAUNKORRA
(m²)

BIDEEN AZALERA
(m²)

AFEKTATUTAKO ­AZALERA OSOA
(m²)

4

5015

347,08

560,68

907,76

4

5016

274,48

274,48

4

5022

347,08

284,44

631,52

4

5026

299,12

299,12

4

5028

347,08

328,49

675,57

GUZTIRA

2.788,44

2. Onestea baldintza-agiriaren bigarren klausula. Haren bidez, AN SAri herri-ondarea lagatzen zaio hainbat lurzatiren nekazaritza aprobetxamendua egiteko. Baldintza-agiria onetsi zen 2005eko azaroaren 18ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, eta espedientean dago.

3. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, erabaki hau jendaurrean edukitzea hilabetez, Castejongo Udalaren iragarki-taulan, aipatu epean alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen. Hasiera bateko erabakia behin betikoa bilakatuko da alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Castejonen, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2408909