127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, Agiriak eman eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2024ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Agiriak eman eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Ordenantzan onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek Udaleko Idazkaritzan espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Caparroson, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2408868