127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdia, D ereduko ikasleendako udako euskarazko kanpaldietarako dirulaguntzak emateko 2024an. Laburpena

DDBN (Identif.): 766217.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/766217).

Deialdiaren xedea: D ereduko ikasleentzat antolatutako euskarazko udalekuetan parte hartzeak eragiten dituen gastuak finantzatzea, zati batean, jolas-, kirol- eta/edo naturarekiko harreman-edukiak proposatzen baitituzte.

Eskatzaileen betekizunak:

a) Lehen Hezkuntzako edo DBHko ikaslea izatea.

b) D ereduko ikaslea izatea (eskola publikoan edo ikastolan).

c) Deialdia argitaratzen den unean gutxienez urtebetez Burlatan erroldatuta egotea.

Eskabideak aurkezteko epea eta tokia: 2024ko irailaren 15etik 30era.

Eskabideak Burlatako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, edo Burlatako Udalaren erregistro orokorrean (Larrañeta plaza z/g, 31600 Burlata) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozeinetan.

Testu honetan arautzen ez den guztirako, eskatzaileek Nafarroako Aldizkari Ofizialean (156. zk., 2014ko abuztuaren 11koa) horretarako argitaratu ziren oinarri arautzaileak bete beharko dituzte.

Deialdiari eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazio gehiago: www.burlata.eus.

Burlatan, 2024ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2409157