127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Haur Eskolako jantokiko elikadura-dirulaguntzak emateko deialdia (jantokiko dirulaguntzak) 2024-2025 ikasturterako. Laburpena

DDBN (Identif.): 765660.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/765660).

1. Xedea.

Deialdi honen helburua da elikadurarako dirulaguntzak emateko prozedura ezartzea, "jantokiko bekak" deitutakoak, hain zuzen. 2024-2025 ikasturtean Urtxintxa Haur Eskolako Haur Hezkuntzako ikasleak izan ahalko dira dirulaguntzen onuradunak, Berriozarren erroldatuta badaude.

2. Eskaerak aurkeztea.

Interesdunek eskabidea Berriozarko Udaletxean aurkeztuko dute (Euskal Herria plaza 1) edo Erregistro Elektronikoan (https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/registro-electronico/) deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 2024ko irailaren 15a arte.

Laguntza hau eskatzeko bete beharreko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Berriozarko Udalaren webgunean.

Berriozarren 2024ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2408999