127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2024-2025 ikasturtean "Francisco Casanova" Udal Musika Eskolan ikasteko dirulaguntzak emateko deialdia. Laburpena

DDBN (Identif.): 765627.

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index).

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/765627).

1. Xedea.

Deialdi honen xedea da 2024-2025 ikasturtean Berriozarko "Francisco Casanova" Musika Eskolan matrikulatutako ikasleentzako dirulaguntzen esleipena arautzea.

Ematen diren laguntzen helburua da familiei laguntzea, neurri batean, ikasketek dakartzaten gastuak finantzatzen. Irakaskuntza da deialdi honen xede diren laguntzak eskatzeko kontzeptua.

2. Eskabideak aurkeztea.

Interesa dutenek Berriozarko Udalean (Euskal Herria plaza, 1) edo erregistro elektronikoan aurkeztuko dituzte eskabidea eta zerrendatzen diren agiriak, ekainaren 19tik uztailaren 2ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:00etara.

3. Betekizunak:

Laguntza hau eskatzeko baldintzak Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Berriozarko Udalaren webgunean daude.

Berriozar, 2024ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2408993