127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, 2024an garapenerako lankidetza proiektuak egin ditzaten

DDBN (Identif.): 765701.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/765701).

Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak, 2024ko maiatzaren 30ean, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeei dirulaguntzak emateko Deialdia onetsi du, 2024an garapenerako lankidetza proiektuak edo ekintzak egin ditzaten.

Deialdiaren oinarri arautzaileak eta eskaera-orria eskuratu ditzakezue Barañaingo Udaletxean (Herritarrak Hartzeko Bulegoan) –Udaletxe plaza z.g.–, edo Udalaren web-orritik hartuta: www.barañain.eus.

Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa da, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Barañainen, 2024ko ekainaren 4an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2409001