127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

1. poligonoko 402. herri-lurzatiaren desafektazioa. Informazio publikoa

Aresoko kudeaketa batzordeak, 2024ko ekainaren 7an egindako ezohiko bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eskatutako gehiengoarekin, baita urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuak, Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua arautzen duena, eskatutako gehiengoarekin ere, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea, 1. poligonoko 402. lurzatiko 1011,00 m² desafektatzea, gero Antonio Alustiza Arzadunen 1. poligonoko 30. lurzati partikularreko 3033,00 m²-rekin trukatzeko, eta permuta arautuko duen plegua.

Erabakia eta espedientea, zeinak interesdunen eskura baitaude udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aukera izan dezan bidezkoak iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko. Hori dena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari jarraikiz.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.

Areson, 2024ko ekainaren 7an.–Kudeaketa Batzordeko Lehendakaria, María Beatriz Muro Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2409224