127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Altsasuko emakumeen eta gizonen berdintasunerako III. Plana. Onespena

Altsasuko Udalak, 2024ko maiatzaren 29an egindako osoko bilkuran, Altsasuko emakumeen eta gizonen berdintasunerako III. Plana onetsi zuen.

Plan hori Udalaren webgunean egongo da eskuragarri (www.altsasu.net).

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, eta interesdunei ohartarazten zaie administrazio-bidea amaitzen duen erabaki horren aurka errekurtso hauetakoren bat jar dezaketela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, nahi izanez gero, egintza eman duen organoari, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, aukeran, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik aurrera.

Altsasun, 2024ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2408734