127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN ELORTZIBARKO JULIÁN GAYARRE MUSIKA ESKOLAKO UDAL PATRONATUA

Deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Ebazpena, 2024ko ekainaren 5ekoa, Noaingo (Elortzibar) Julián Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatuko Lehendakaritzarena, Udal Patronatuaren zerbitzura arituko diren langile lan-kontratudunak izendatzen dituena, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Noaingo (Elortzibar) Julián Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatuko Lehendakaritzak 2024ko azaroaren 29an emandako ebazpen baten bidez, (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen), deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Patronatuko Lehendakaritzak 2023ko otsailaren 13an emandako ebazpen baten bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen izendapen-proposamena, kontuan hartuta zein izangaik lortu zuten puntuaziorik handiena, zein izangaik betetzen zituzten deialdian eskatutako baldintzak eta zein izangai sartzen ziren deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea eta lanpostuak adjudikatzea.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Honako hau izendatzea langile lan-kontratudun finko, Julián Gayarre Musika Eskolako Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko:

–Julio Ojer Goñi.

2. Adierazitako lanpostu hutsak honako pertsona hauei esleitzea:

Julio Ojer Goñi. 1.19. lanpostua. Administrari-ofiziala. Lan-araubidekoa. Lanaldi osoa.

3. Izendatutako izangaiak postuaz jabetu beharko du 2024ko ekainaren 20an, goizeko 10:00etan.

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostuaz jabetzen ez denak eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko langile lan-kontratudun finko izateko.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Noainen (Elortzibar), 2024ko ekainaren 5ean.–Noaingo (Elortzibar) Udal Musika Eskolako Patronatuko lehendakaria, Francisco José Zuza Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L2409094