127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2024rako lan publikoaren eskaintza

Moncayoko Ur Mankomunitateko buruak, 2024ko maiatzaren 30ean, 49/2024 Ebazpena eman zuen:

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduak, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, 3. artikuluan hau ezartzen du: Nafarroako Administrazio Publikoek enplegu eskaintza bat onetsiko dute urtero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena.

Mankomunitate honen Kontseiluak, 2024ko martxoaren 13an egindako bilkuran, behin betiko onetsi zuen 2024ko ekitaldirako plantilla organikoa, eta 2024ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 15ean.

Hutsik eta aurrekontuz hornituta dauden lanpostu guztiak sartuko dira lan eskaintzan, eta bertan adieraziko da horietatik zein diren urte horretan bete behar direnak eta zein diren aldi baterako betetzekoak.

Kontuan harturik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 g) artikuluak xedatzen duela "alkateak baduela, besteak beste, lan publikoaren eskaintza onesteko eskudantzia, Osoko Bilkurak onesten dituen aurrekontuarekin eta plantilla organikoarekin bat".

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Onestea Moncayoko Ur Mankomunitatearen lan eskaintza publikoa 2024rako:

1.–Funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: Arduraduna. Lanpostuaren zenbakia plantilla organikoan: 7. C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Betetzeko aurreikuspena: 2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea mankomunitate honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Erabaki honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2024ko maiatzaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.–Idazkaria, Rosa Ferrer García.

Iragarkiaren kodea: L2408883