127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Deialdia, bete dadin zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, barne-igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzak 2024ko ekainaren 13an eman ebazpen baten bidez, deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi da: deialdia, bete dadin zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, barne-igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez. Deialdi hori 2024ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an.

Onartuak:

1.–GÓMEZ BRITO, RUBÉN

Orobat, hautapen-prozesu horretako kalifikazio-epaimahaia izendatu da. Honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Sebastián Marco Zaratiegui jauna, Udaleko alkatea.

–Epaimahaikidea: Begoña Lausín Serrano andrea, Udaleko arkitektoa.

–Epaimahaikidea: Juan José Visus Fandos jauna, industria ingeniari teknikoa.

–Epaimahaikidea: Lourdes Roldán Iribertegui, Noain Elortzibarko Udaleko langileen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: Víctor Manuel Mendívil Zubizarreta, Udaleko idazkaria.

Bat etorriz deialdiaren 4.3 oinarrian xedatuta dagoenarekin, oposizioaldiko ariketa teoriko-praktikoa eginen da 2024ko ekainaren 26an, 9:00etan, Noain Elortzibarko udaletxeko batzordeen aretoan (Foru plaza 3).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2024ko ekainaren 13an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2409573