127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FUNES

Deialdia, oposizio bidez bete daitezen langile lan-kontratudunen bi lanpostu huts. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Funesko Udaleko alkateak, 2024ko maiatzaren 30an, honako ebazpen hau eman zuen, hitzez hitz:

Ikusita prozeduraren zein unetan dagoen izapidetzen ari den espedientea, jarraikiz aipatu deialdiaren oinarriei (deialdia onetsi zen Alkatetzak 2024ko martxoaren 13an emandako 245 Ebazpenaren bidez). Deialdiaren bidez, Funesko Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudunen bi lanpostu huts bete nahi dira, oposizio bidez.

Deialdi hau arautzen duten oinarrietatik laugarrenak ezartzen duenez, eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Alkatetzak ebazpena emanen du onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baztertzeko arrazoiak adierazita, eta hamar egun balioduneko epea irekiko da erreklamazioak aurkezteko edo akatsak zuzentzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 27. artikuluan xedatutakoaren arabera (ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, Funesko Udalaren zerbitzuko garbitzailearen bi lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdian. Hona hemen zerrenda:

–Onartuen zerrenda:

ALONSO RUBIO, MARÍA PILAR

CERUELO MARÍN, IRIS

CORTES GIL, JOSÉ MANUEL

DE LA CRUZ SANTARROSALÍA, DANIEL

ESPARZA NAVARRO, OLGA

GARCÉS HERRERO, JUAN PABLO

GONZÁLEZ NAVARRO, ENRIQUE

GURIDI AMENÁBAR, MIREN KARMELE

HERNANDEZ SALAS, SILVIA

IRIARTE EULATE, JOSÉ JUAN

LORENTE MEDRANO, MARÍA ELVIRA

MARTÍNEZ AICUA, MARÍA JOSÉ

MARTÍNEZ AICUA, RAQUEL

MERINO GARCÍA, MARÍA VICTORIA

MOYA SANCHO, NEREA

PÉREZ-NIEVAS PÉREZ, LUIS

RIDRUEJO FERNÁNDEZ, JON

RODRÍGUEZ MELLADO, VANESA

SALCEDO MARRODAN, MARÍA DEL CARMEN

SANCHO MARTÍN, ANA ISABEL

SILVESTRE PUENTE, MARÍA VICTORIA

ULLATE MARTÍNEZ, JOSÉ JAVIER

VIDAURRETA DE LA CRUZ, RICARDO

ZAPATER AGUADO, SANTIAGO

–Baztertuen zerrenda, ez baitute aurkeztu deialdiaren 2. oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazioa:

GUIRADO PEÑUELAS, MARÍA

LAINEZ GOÑI, JAVIER

RUIZ ZUAZU, MARÍA ARANTZAZU

STOICA, SILVIA PETRONELA

Bigarrena.–Onartu eta baztertu diren izangaien zerrenda argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta hamar egun balioduneko epea irekitzea, argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek erreklamazioak aurkez ditzaten edo egoki iritzitako akatsak zuzendu daitezela eska dezaten.

Hirugarrena.–Aurreko izapidea amaitu ondoren, organo honek, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den ebazpen baten bidez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta adieraziko du oposizioko probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren.

Funesen, 2024ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2408736