127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, giza-baliabideetako zuzendariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Indarrik gabe uztea

Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 26an, deialdi baten oinarriak onetsi zituen. Deialdiaren bidez, giza-baliabideetako zuzendariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez bete nahi da. Erabaki hori, deialdiaren oinarriekin batera, 2024ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ean.

Hizkuntza-eskakizunen batzordeak, 2024ko maiatzaren 22ko bilkuran, funtzioen eta hizkuntza-eskakizunaren banakako txostena aztertu zuen, eta, horretan oinarrituta, erabaki du gehienez 5 punturekin baloratzea giza-baliabideetako zuzendariaren lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna, bat etorriz euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen ordenantzaren 18. artikuluan ezarrita dagoenarekin.

Horrela, jakin da onetsitako deialdia ez datorrela bat aurreikusita dagoenarekin Antsoaingo udal-esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen ordenantzaren manu horretan, eta, beraz, bidezkoa da indarrik gabe uztea.

Ez dago kalteturik, ez baita argitaratu onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DA:

1.–Indarrik gabe uztea giza-baliabideetako zuzendariaren lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia, lehen adierazitako arrazoiengatik.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, espedientean interesdun gisa agertzen direnei jakinarazteko.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2408988