127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

208E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Murillo el Cuendeko udal mugartean oilaskoak gizentzeko hegazti-ustiategi baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Avícola Villar SL da.

Egun jardunean dagoen instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua, gizentzeko 45.500 oilasko hartzekoa, zeina eman baitzitzaion Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 10.2 taldean.

Gainera, ingurumen baimen integratua du, gizentzeko 121.000 oilasko hartzekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 270E/2020 Ebazpenaren bidez emana, baina eskaeraren egunean handitze hori gauzatu gabe dago. Beraz, baimen hori oraindik ez da operatiboa.

2024ko apirilaren 18an, titularrak eskatu du bere ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzea, zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, sortutako hondakinen zerrendan, beste bi hondakin sartzeko, 180202* eta 180205* EHZ kodeak dituztenak, medikamentuen hondakinei dagozkienak.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin:

EHZ KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

18 02 05

Produktu kimikoak, substantzia arriskutsuak direnak edo substantzia arriskutsuak dauzkatenak.

Onartzen da kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea.

18 02 02

Infekzioak prebenitzearren, bilketa eta deuseztatze baldintza bereziak bete behar dituzten hondakinak.

Ez da bidezkoa. Hondakin hori zentroak sortzen dituen hondakinen zerrendan sartua dago jada.

Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bateragarriak dira teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Onartzea Murillo el Cuendeko udal mugartean oilaskoak gizentzeko dagoen hegazti-ustiategi baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Avícola Villar SL da.

Bigarrena.–Bere horretan mantentzea instalazio horren ingurumen baimen bateratuan sarturik dauden baimen eta inskripzioen indarraldia, lurzoru urbanizaezinari eta hondakinak sortu eta kudeatzeari dagozkienak, betiere ebazpen honetan xedatutakoari aurka egiten ez dioten neurrian.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea Avícola Villar SLra eta Murillo el Cuendeko Udalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 28an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.

Iragarkiaren kodea: F2408664