127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

207E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Orkoiengo udal mugartean moldeak diseinatu, garatu eta fabrikatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Irumold SL da.

Egun martxan dagoen instalazio horrek badu lehendik ingurumen-baimen bateratua, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 4ko 127E/2022 Ebazpenaren bidez emana, eta sarturik dago Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 1. eranskineko 2.9 taldean.

2024ko maiatzaren 9an, titularrak bere ingurumen baimen bateratuan dauden baldintzak aldatzeko eskatu du, zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, jardueran sortzen diren hondakinen zerrendan, hondakin mota gehiago sartzeko.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin:

EHZ KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

170411

Kableak, 17 04 10 kodean zehaztuta daudenez bestelakoak (kobre forratua zuritu gabe).

Ez da bidezkoa. Hondakin horiek zentroak sortzen dituen hondakinen zerrendan sartuak daude jada.

120103

Burdinazkoak ez diren metalen karraka-hautsa eta txirbilak (latoizko haria).

150103

Zurezko ontziak.

120101

Burdinazko metalen karraka-hautsa eta txirbilak (altzairua).

070601 *

Garbiketetako likidoak eta ama-likore urtsuak (garbiketako urak).

120109 *

Mekanikazioko emultsioak eta disoluzioak, halogenorik gabeak (taladrina).

150110 *

Ontzi kutsatuak (plastikozkoak eta metalezkoak).

150202 *

Xurgatzaileak, iragazketa-materialak [beste kategoria batean zehazturik ez dauden olio-iragazkiak barne], substantzia arriskutsuez kutsaturiko garbiketarako zapiak eta babes jantziak.

130205 *

Motor-olio mineral kloratu gabeak, transmisio mekanikokoak eta lubrifikatzaileak.

120118 *

Olioak dituzten lohi metalikoak [esmerilaketa, artezketa eta lapeaketako lohiak] (artezketako lohiak).

160504 *

Substantzia arriskutsuak dituzten presio-ontzietako gasak [haloiak barne] (aerosol hutsak).

110116 *

Ioiak trukatzeko erretxina aseak edo erabiliak (higadura-erretxina).

120199

Polipropilenozko plastikoa.

Ez da onartu sartzea. Hondakin horri 120105 EHZ kodea esleitzen zaio ("Plastizkozko txirbilak eta bizarrak").

080318

Inprimatzeko tonerren hondakinak, 08 03 17 kodean zehaztutakoez bestelakoak.

Onartzen da kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea.

110113 *

Koipegabetzearen hondakinak, substantzia arriskutsuak dituztenak (ultrasoinu-urak sodarekin).

150106

Ontzi nahasiak.

160603 *

Merkurioa duten pilak.

160604

Pila alkalinoak [16 06 03 kodekoak izan ezik].

Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen bateratuan ezarritako gehieneko isurketa-balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Partez onartzea Orkoiengo udal mugartean moldeak diseinatu, garatu eta fabrikatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Irumold SL da.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Laugarrena.–Ebazpen hau Irumold SLri igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 28an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.

Iragarkiaren kodea: F2408667