127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2225/2024 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baita administrazio espediente bat, Meatzeetako Ingeniarien Elkargoen Kontseilu Gorenak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa (214/2024 prozedura arrunta).

Meatzeetako Ingeniarien Elkargoen Kontseilu Gorenak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, martxoaren 20ko 29/2024 Foru Dekretuaren aurka, haren bidez aldatu baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Igortzea 214/2024 prozedura arruntean bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Izan ere, administrazioarekiko auzi-errekurtso hori Meatzeetako Ingeniarien Elkargoen Kontseilu Gorenak jarri zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Meatzeetako Ingeniarien Elkargoen Kontseilu Gorenari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko ekainaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2409318