127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

55/2024 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira proiektu honetan: "El Oliado haize-parkea", 16 MW-ekoa, eta haren ebakuazio azpiegiturak, Lodosako eta Sesmako udal mugarteetan.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren otsailaren 8ko 13/2023 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman ziren. Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 199/2023 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen proiektu horren onura publikoa zehazki deklaratzeko.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Lodosako eta Sesmako alkateei edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei, ager daitezen okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Lodosako eta Sesmako udaletxeetan, 2024ko uztailaren 29an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea M Torres Desarrollos Energéticos SL enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Lodosako eta Sesmako udaletxeetako iragarki-tauletan argitaratzea.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 16an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2408067