127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

158E/2024 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 1.963.113,77 euroko urte anitzeko gastu osagarrirako konpromisoa hartzen baitu I+G proiektuetarako laguntzen 2024ko deialdirako. DDBN identifikazioa: 734895.

Nafarroako Gobernuak, 2023ko azaroaren 15ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Erabakia, Nafarroako Gobernuak 2023ko azaroaren 15ean hartua, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiari baimena ematen diona 13.000.000 euroko urte anitzeko gastu-konpromisoa hartzeko, I+G proiektuetarako laguntzen 2024ko deialdia aldez aurretik onesteko, honela banakatuta:

DEIALDIA

2025

2026

GUZTIRA

I+G proiektuetarako laguntzak

2.500.000

10.500.000

13.000.000

Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 428E/2023 Ebazpenaren bidez, I+G proiektuetarako laguntzen 2024ko deialdia onetsi zen, eta beharrezko gastua baimendu zen, Nafarroako 2025eko eta 2026ko aurrekontu orokorretako partiden kargura, 13.000.000 eurokoa. Orobat, 2.000.000 euroko zenbateko gehigarria finkatu zen gehienez, eta zenbateko hori dirulaguntzei aplikatzeko, ez da beharrezkoa beste deialdi bat egitea.

Zenbateko hori eraginkorra izan zedin, kreditu gehigarria baimendu behar zen, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzeagatik.

Gastu gehigarria baimentzeak eta argitaratzeak ez du berekin ekarriko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta dirulaguntzak ematearen gainean ebazteko eta hori jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 40.6. artikuluak ezartzen duenez, lege mailako arau batek berariaz baimendutako kasuetan izan ezik, hurrengo ekitaldietan gastua eragiten duten espedienteek Nafarroako Gobernuaren aurretiazko baimena beharko dute, etorkizuneko ekitaldiei egotzitako gastuaren zenbatekoa 600.000 eurotik gorakoa denean.

Nafarroako Gobernuak, 2024ko ekainaren 12an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Erabakia, Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 12an hartua, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiari 1.963.113,77 euroko urte anitzeko gastu osagarriaren konpromisoa hartzeko, I+G proiektuetarako laguntzen 2024ko deialdirako, honela banakatuta:

PARTIDA

2025

2026

GUZTIRA

820005 82600 7701 467309 [PEP: E-21-000412-01]

1.731.265,77

231.848,00

1.963.113,77

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako aurrekontu-kreditu hauek baimentzea, 1.963.113,77 euroko guztizko zenbatekoarekin, 2025eko eta 2026ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan kreditu nahikoa egotearen baldintzapean:

AURREKONTU-PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

820005-82600-7701-467309 [PEP: E-21-000412-01]: I+G proiektuetarako dirulaguntzak. Nafarroako EGEF 2021-2027 Programa Operatiboa

2025

1.731.265,77 euro

820005-82600-7701-467309 [PEP: E-21-000412-01]: I+G proiektuetarako dirulaguntzak. Nafarroako EGEF 2021-2027 Programa Operatiboa

2026

231.848,00 euro

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko ekainaren 14an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2409577