127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

31E/2024 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi hau onesten baita: 2024an, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, gaitasun profesionala egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak gauzatzeko dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak baimendutako Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu pribatuentzat. DDBN identifikazioa: 765789.

20. osagaia

Lanbide Heziketa Bultzatzeko Plan Estrategikoa

C20 neurria. I01

Biztanleria aktiboaren reskilling-a eta upskilling-a, lanbide-kualifikazioei lotuta

Ekimenaren kodea (CRU)

C20.I01.P01. Gaitasun profesionalen ebaluazioa eta egiaztapena

Ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren 2024ko apirilaren 12ko txostena, deialdiaren oinarri arautzaileak onesteari dagokionez.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat, eta haren oinarriak eta eranskinak onestea, dirulaguntzak emateko Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak baimendutako Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu pribatuei, gaitasun profesionala egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak gauza ditzaten 2024an, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

2. 1.252.560,00 euroko gastua baimentzea 2024ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura: 430001-43100-4819-322E00 SEM Acredita: egiaztatzeko ekintzetarako dirulaguntza E-21/000320/-01 "SEM ACREDITA LH". 0040003353 kontabilitate espedientea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Akreditazio Profesionalen Atalari, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari.

5. Pertsona edo entitate interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute ebazpen honen aurka eta haren aplikazioaren ondoriozko egintzen aurka, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluan xedatutakoarekin. Errekurritutako egintza berariazkoa ez bada, edozein unetan jartzen ahalko da gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak hasi eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko ekainaren 3an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Xedea.

Oinarria hauen xedea da arautzea nola emanen diren dirulaguntzak, onuradunek, 2024an, eta beren jardun-eremuaren barnean, gaitasun profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura sustatzeko, bultzatzeko eta garatzeko ekintzak gauza ditzaten, baita ekintza horiek ongi egiteko beharrezkoak diren koordinazio- eta kudeaketa-lanak ere.

2.–Entitate onuradunak.

Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu pribatuak, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren baimena baldin badute Lanbide Heziketako sistemaren barneko irakaskuntzak emateko.

Deialdi honen barnean, diruz laguntzen ahalko dira ikastetxeetako unitateak baldin eta unitate horietako kualifikazioen artean baldin badaude Lanbide Heziketako C edo D graduetako prestakuntza moduluekin guztiz bat datozen kualifikazioak, eta baldin eta Hezkuntza Departamentuak horiek emateko baimena eman badie ikastetxeei.

3.–Dirulaguntzaren zenbatekoa eta aurrekontuko zuzkidura.

Entitate onuradunari 72 euro ordainduko zaizkio entitate horren bitartekaritzaren bidez inskripzioa formalizatzen duen pertsona bakoitzeko, egiaztapen-prozeduran aurkeztutako dokumentazioa egokia dela egiaztatu ondoren.

Halaber, 168 euro emanen dira entitate horrek kudeatutako egiaztapen-prozesuetan izangai bati aholkularitza eman edo ebaluatu zaion gaitasun unitate bakoitzeko.

Deialdi honen xedeko jarduerak diruz laguntzeko, guztira, 1.252.560 euro baliatuko dira.

4.–Dirulaguntzaren xede diren ekintzak.

4.1. Dirulaguntzaren xede diren ekintzak oinarri arautzaile hauen V. eranskinean jasotzen dira. Ekintzen helburua da langileen edo gaitasun profesionala prestakuntza-bide ez-formalen bitartez berenganatu duten pertsonen gaitasun profesionalak hobetzea eta aintzatestea, gaitasun profesionala egiaztatzeko prozedurarekin lotutako jarduerak garatuz. Gaitasun profesionala egiaztatzeko prozeduraren berezko ekintzen artean, honako hauek dira dirulaguntzaren xede:

a) Hautagaiei argibideak eta orientabidea ematea eta haiek inskribatzea eta onartzea.

b) Aholkularitza fasea.

c) Ebaluazio fasea.

Dirulaguntza honen xedea betetzen dela bermatzeko, entitate onuradunek honako jarduera hauek egiteko konpromisoa hartzen dute:

1.–Enpresen eta langileen artean –landunak eta langabeak– lan-esperientziaren eta prestakuntza ez-formalaren bidez eskuratutako gaitasun profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura hedatzea eta ezagutaraztea, beren ordezkarien bitartez. Halaber, enpresak edo langileak beharrezkotzat jotzen duen prestakuntzaren urrats osagarri bat dela jakinaraztea.

2.–Langileei behar duten orientabidea ematea prozeduran parte hartzeko eskaera aurkezteko eskakizunei, prozeduraren faseei, horien garapenari, izangaien eskubide eta betebeharrei, lor ditzaketen egiaztagiri ofizialei eta horien ondorioei buruz.

3.–Langileei haien lan-esperientziari eta/edo prestakuntza ez-formalari dago(z)kion kualifikazioa(k) identifikatzeko informazioa eta orientabidea ematea.

4.–Prozeduran parte hartzeko eskabidean laguntzea, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoko izapideen fitxaren bidez edo indarrean dagoen araudian aurreikusitako beste edozein bitartekoren bidez.

5.–Hezkuntza Departamentuak baimendutako lanbide arloetako Lanbide Heziketako eskaintzako kualifikazioetako gaitasunak ebaluatzeko, aintzatesteko eta egiaztatzeko prozeduretan inskribatzeko eskatu duten pertsonek horretarako ezarritako baldintzak betetzen dituztenez egiaztatuko du, eta baldintzak betetzen dituzten pertsonak egiazki onartuko ditu.

6.–Egiaztapen prozeduran aholkularitza- eta ebaluazio-faseak gauzatzea. Fase horiek uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 184. eta 185. artikuluetan araututa daude (Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen du errege dekretu horrek).

4.2. Diruz laguntzen ahalko dira 2023ko maiatzaren 1etik aurrera hasitako ekintzak. Edonola ere, ekintzok 2024ko azaroaren 15erako amaituta egon beharko dute.

4.3. Ekintzak gauzatuko dira Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren VI. tituluan xedatutakoaren arabera.

4.4. Aholkulariek eta ebaluatzaileek zer lanbide kualifikazioren gainean aholku emanen duten edo zer lanbide kualifikazio ebaluatuko duten, horretarako eskatzen den gaikuntza eduki beharko dute.

Dirulaguntzaren entitate onuradunek egiaztatu beharko dute aholkulariek eta ebaluatzaileek dagokion gaikuntza dutela, eta prozeduraren instrukzio fasea hasi aurretik, zein aholkularik eta ebaluatzailek parte hartuko duten komunikatu beharko diote Hezkuntza Departamentuko Akreditazio Profesionalen Atalari.

5.–Ekintzen helburua.

Diruz lagundu daitezkeen ekintzen helburuak honako hauek dira: langileek lan-esperientziaren eta prestakuntza ez-formalaren bidez eskuratutako gaitasun profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren berri izatea, eta enpresek garbi ikustea prozedura horrek abantailak dakarzkiela. Horren guztiaren bidez, egiaztagiri ofiziala duten pertsonen kopurua handitzeko asmoa dago, haien prestakuntza-ibilbidearekin jarraitu ahal izan dezaten.

6.–Eskaerak, dokumentazioa eta haiek aurkezteko epea.

6.1. Eskaerak elektronikoki aurkeztuko dira, "Gaitasun profesionala egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak egiteko dirulaguntza" deialdiko tramite-fitxaren ‘Tramitatu’ aukeraren bidez. Aukera hori Nafarroako atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen atalean dago. Eskaeraren inprimakia aipatu fitxan dagoen eskaeraren eredu normalizatua da.

6.2. Ekintzek bat etorri behar dute V. eranskinean jasotakoekin. Baldintza hori betetzen ez duten eskaerak ezetsi eginen dira.

6.3. Entitate eskatzaileak honako erantzukizunpeko adierazpen hauek egin beharko ditu eskaera sinatzean:

a) Adierazpena, dioena Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aipatutako egoera bakar batean ere ez dagoela, horrek onuradun izatea galaraziko bailioke.

b) Helburu bererako eskatu edo emandako dirulaguntzen gaineko adierazpena.

c) Adierazpena, dioena eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentazioan ageri diren informazioa eta datu guztiak egiazkoak direla eta eskatzen den dokumentazioa aurkezten duela.

Eskaera sinatzean hartuko dute indarra adierazpen horiek.

6.4. Eskaerekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Eskaera-orria sinatzen duten pertsonak edo pertsonek pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduteko duten ordezkaritza frogatzen duten agiriak.

b) Ziurtagiria, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela dioena.

b) Entitateak eskatutako ekintza guztien laburpena, memoria eta aurrekontua, Nafarroako Atariko deialdiaren fitxan eskuragarri dagoen eredu normalizatuaren arabera.

c) Aurrekoaz gain, Hezkuntza Departamentuak espedientea ebazteko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatzen ahalko du.

6.5. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7.–Errekerimenduak eta tramitera ez onartzea.

7.1. Dirulaguntzarako eskabidea aurkeztuta, horrek deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunei errekerimendua eginen zaie akatsak zuzen ditzaten, 10 egun balioduneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita. Behar diren informazioak edo agiriak aurkeztuko dira eta adieraziko zaie halaber, hala egin ezean eskabideari uko egin diotela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin bat.

7.2. Ez dira tramitera onartuko deialdi honetan ezarritako epean aurkezten ez diren eskaerak; horrelakoetan, ez da akatsak zuzentzeko aukerarik izanen, eta artxibatu eginen dira.

8.–Balorazio irizpideak.

Laguntzak emateko prozedura bigarren oinarri arautzailean ezarritako entitate onuradun potentzialek aurkeztutako eskaeren arteko norgehiagoka izanen da, eta publizitate, gardentasun, berdintasun eta diskriminaziorik ezaren printzipioetan oinarrituko da.

8.1. Aurkeztutako eskaeren balorazio teknikorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

A) Entitate eskatzaileak prestakuntza ekintzak egiteko duen gaitasun frogatua: 50 puntu gehienez, honela banatuta:

A.1. Irakaskuntzaren fidagarritasuna.

Irizpide honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Kalkulua honela eginen da:

–10 puntu emanen zaizkio Hezkuntza Departamentuak baimendutako ikastetxe bakoitzari, azken bost urteetan hezkuntza sistemako hasierako Lanbide Heziketa eman duenari.

–5 puntu emanen zaizkio ikastetxeak 2023-2024 ikasturtean irakasten duen lanbide arlo bakoitzetik eman duen heziketa ziklo edo lanbide lantegi bakoitzeko. 15 puntu gehienez.

–Puntu 1 emanen zaio ikastetxeari 2023-2024 ikasturtean prestakuntza eman duen Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionaleko lanbide arlo bakoitzeko. 5 puntu gehienez.

A.2. Berdintasuna.

Irizpide honetan 10 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Honela ulertzen da: indarra duen berdintasun plan bat izatea, ondoren aipatzen diren ezaugarriak dituena; edo ondoren deskribatzen diren genero-berdintasuneko neurrietatik 3 betetzea, gutxienez; edo genero-ikuspegia sartzen joateko neurriak edukitzea, hasierako Lanbide Heziketa emateko baimena daukaten ikastetxeen kasuan.

Kalkulua honela eginen da:

–10 puntu emanen dira entitate edo ikastetxe eskatzaileak ondorengo hiru baldintzetako bat betetzen duenean, eskaera aurkezteko epea hasten den egunean:

  • Entitate edo ikastetxe eskatzaileak indarrean den berdintasun plan bat izatea, Nafarroako Gobernuaren Hitzarmen Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan erregistratua.
  • Entitate edo ikastetxe eskatzaileak adierazpen bat aurkeztea, ondoren deskribatzen diren genero-berdintasuneko neurri hauetatik hiru, gutxienez, gauzatzeari buruz: 1. Hautapen eta kontratazio prozesuak; 2. Lanbide sailkapena; 3. Prestakuntza; 4. Lanbide sustapena; 5. Lan baldintzak, gizonen eta emakumeen soldata-auditoretza barne; 6. Erantzunkidetasuna, bizitza pertsonaleko, familiarreko eta laneko eskubideei dagokienez; 7. Emakumeen ordezkaritza neurriz beherakoa; 8. Ordainsariak; eta 9. Sexu-jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzioa.
  • Entitate edo ikastetxe eskatzaileak frogatzea bere proiektu funtzionalean edo ikastetxeko hezkuntza proiektuan, dagokionaren arabera, badaudela genero-ikuspegia txertatzeko neurriak; halaber, urteko jarduera planean edo urteko programazio orokorrean, dagokionaren arabera.

–Aipatu hiru baldintza horietako bat, behintzat, frogatzen ez denean, ez da punturik emanen.

B) Ekintzen alderdi teknikoak: 10 puntu gehienez ere, honela banatuta:

B.1. Efizientzia ekonomikoa.

Irizpide honetan 10 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Kalkulua honela eginen da:

Puntu 1 emanen da prezioa beheratzen den ehuneko puntu bakoitzeko, oinarri arautzaile hauen 3.2 oinarriak biltzen duen prezioaren aldean. Beherapenaren ehunekoa ez bada zenbaki oso bat, dagozkion puntu proportzionalak emanen dira, bi dezimalekin, biribiltzeko arau matematikoa aplikatuz.

8.2. Balorazio teknikoaren ondorioetarako, ezin izanen da aldaketarik egin aurkeztutako agirietan behin eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan.

9.–Dirulaguntza emateko irizpideak.

9.1. Dirulaguntzak V. eranskinean zerrendatutako lanbide arlo bakoitzari dagozkion ekintzetarako emanen dira. Horretarako, dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituzten aurkeztutako eskaerak alderatuko dira, haien arteko lehentasun hurrenkera ezartzeko, 8. oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera. Adjudikatuko zaizkie, erabilgarri dagoen kredituaren mugarekin, 8. oinarrian aipatzen diren irizpideak aplikatuz baloraziorik handiena lortu duten entitateei edo ikastetxeei.

9.2. 8. oinarrian ezarritako irizpideak aplikatuz egindako balorazioan puntu berdinketa gertatuz gero, ondoren aipatzen diren irizpideak aplikatuko dira berdinketa hausteko, hurrenez hurren, lehentasun-zerrenda ezartzeko:

–Puntuaziorik handiena ‘Irakaskuntzaren fidagarritasuna’ irizpidean.

–Eskaera erregistroan sartzeko hurrenkera kronologikoa.

9.3. Baldin eta ekintza bat bertan behera utzi behar bada nahikoa izangaik ez dutelako izena eman, entitate onuradunak lanbide arlo bereko edo beste bateko ekintza bat jar dezake haren ordez. Dena den, ekintza horrek ezin izanen du gainditu hasierako ekintzari emandako gehieneko zenbatekoa, eta ordezkapen hori egiteko Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren aldez aurreko baimena beharko du.

9.4. Era berean, ekintza baten zati bat gauzatu gabe gelditu bada nahikoa izangaik ez dutelako izena eman, entitate onuradunak lanbide arlo bereko edo beste bateko ekintza baten bidez osa dezake ekintza. Dena den, ekintza horrek ezin izanen du gainditu hasierako ekintzari emandako gehieneko zenbatekoa, eta osaketa hori egiteko Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren aldez aurreko baimena beharko du.

10.–Organo eskudunak eta laguntzak emateko prozedura.

10.1. Deialdi honetan jasotako dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

10.2. Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia da deialdi honen eskaerak ebazteko eskumena duen organoa.

10.3. Laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari dagokio.

10.4. Eskaerak baloratzeko ebaluazio batzorde bat eratuko da, kide hauek osatua:

–Batzordeburua: Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendaria, edo hark eskuordetutako norbait.

–Batzordeko kideak: Akreditazio Profesionalen Ataleko zuzendaria edo, haren ordez arituko den zerbitzuko beste kide bat, eta Akreditazio Profesionalen Ataleko enpleguko goi mailako tituludun bat, edo haren ordez arituko den ataleko beste kide bat. Azken horrek idazkari lanak eginen ditu.

Ebaluazio batzordeak txosten loteslea eginen du, non, deialdian ezarritako irizpideekin bat, eskaeren ebaluazioaren emaitza zehaztuko baita.

10.5. Instrukzio-organoak, balorazioaren emaitza ikusita, ebazpen proposamena eginen dio Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiari, eta hark ebazpena emanen du.

10.6. Prozedura ebatzi eta jakinarazteko epea 45 egunekoa izanen da gehienez, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita. Epe hori ebazpenik jakinarazi gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

11.–Dirulaguntzen justifikazioak.

11.1. Deialdi honen xedeko dirulaguntzen entitate onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Jarraipen memoria: Agiri horretan xehe-xehe deskribatuko dira dirulaguntzaren bidez egindako jarduketak. Dirulaguntza zer ekintzatarako eman den, ekintzok banakatuta agertu beharko dira. Orobat, ekintza horietan lortutako emaitzak zehaztuko dira. Nolanahi ere, egindako ekintzen kopurua adierazi beharko da. Ekintzei buruzko frogagiri guztiek erregistratuta egon beharko dute onuradunei prozedurak kudeatzeko eskaini zaien plataforma informatikoan.

b) Justifikazioko memoria ekonomikoa. Dokumentu horrekin batera honako justifikazio dokumentazio hau aurkeztuko da:

Fakturak, dagozkien ordainagiriekin, eta egindako gastuak egiaztatzeko beste edozein gastu-egiaztagiri, legez onartua, betiere gastuak emandako dirulaguntzari egozgarriak bazaizkio.

c) Fitxategi bat, jasotzen duena zenbat lagun inskribatu eta onartu diren prozeduran, eta zenbati eman zaien aholku eta/edo ebaluatu diren.

d) Fitxategi bat, informazioa duena dirulaguntza jaso duen ekintzan parte hartu duten teknikariei buruz (aholkulariak eta ebaluatzaileak).

11.2. Egiaztagiriak Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari aurkeztu beharko zaizkio, erregistro elektroniko orokorraren bidez.

11.3. Entitate onuradunek jatorrizko egiaztagiri guztiak gordeta izan beharko dituzte eta Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiaren eskura, azken horrek eskatzen dituenerako.

12.–Dirulaguntzen ordainketa.

12.1. Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa eginen da 2024ko maiatzaren 31ra bitarte egindako ekintzak justifikatzeko agiriak (11. oinarri arautzailean jasotzen dira) aurkeztu eta gero. Agiri horiek, hain zuzen, 2024ko ekainaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.

b) Azken ordainketan dirulaguntzaren amaierako likidazioa eginen da. Hori jasotzeko, 11. oinarri arautzailean adierazitako justifikazio agiriak eta azaroaren 15era bitarte egindako ekintzen justifikazioa aurkeztu beharko dira 2024ko azaroaren 22a baino lehen.

Justifikazio horiek eranskin honen 11. oinarri arautzailean ezarritakoaren arabera eginen dira.

12.2. Onuradunak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitako eskakizun guztiak betez gero bakarrik eginen dira ordainketak; organo kudeatzaileak egiaztatuko du hori. Era berean, deialdian edo dirulaguntza emateko ebazpenean eskatzen diren agiriak aurkezteko ere eskatzen ahalko da ordainketak egiteko baldintza gisa.

12.3. Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak Nafarroako Foru Komunitateko dagokion datu-basean agertu beharko du.

13.–Deialdi honen oinarri arautzaileetan ezartzen dena ez betetzea.

Dirulaguntza ematea eragin zuten datuen faltsukeria frogatuak, datu horiek ezkutatzeak edo dirulaguntzaren helburuak aldatzeak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 46. artikuluan ezarri diren zehapenak ekar ditzake.

Formazko alderdiak ez betetzeak ekar dezake dirulaguntzaren zati bat itzuli behar izatea. Funtsezko alderdiak ez betetzeak, berriz, ekar dezake dirulaguntza osorik itzuli behar izatea, hori guztia Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluan eta hurrengoetan xedatuta dagoenaren arabera.

14.–Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateraezintasuna.

Ebazpen honetan deitutako dirulaguntzak bateraezinak dira xede bera duen entitate publikoen edo pribatuen beste edozein dirulaguntzarekin.

15.–Entitate onuradunen betebeharrak.

15.1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari, azaroaren 17ko 38/2003 Legeari eta hori garatzeko erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuari jarraituz onuradun izateak dakartzan eskubide eta betebehar guztiak beren gain hartzea.

15.2. Orobat, entitate onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Bermatzea ekintzak doakoak direla diruz lagundutako ekintzetan parte hartzen duten pertsonentzat.

b) Argibideak ematea hautagaiei honako alderi hauei buruz: akreditazio prozeduraren irismena, eskubideak eta betebeharrak.

c) Dirulaguntza emateko oinarri den ekintza egitea, deialdi honetako baldintzen eta baldintza formal eta materialen arabera, baita eman beharreko dirulaguntza zehazteko oinarri izan ziren onarpen baldintzen arabera ere.

d) Deialdi honetako edozein jardueratan parte hartzeak eragiten ahal duen arriskua estaltzea. Horretarako frankiziarik gabeko poliza bat kontratatu beharko da, edo horrelakorik izan ezean, haren berme gutuna aurkeztu. Estaldura hau izanen du, gutxienez: laguntza medikoa, farmazeutikoa eta ospitalekoa, aholkularitza eta ebaluazio faseen berezko saioetan parte hartzean gertatzen den edozein istriputarako (horren barnean sartuko da parte-hartzailea bere ohiko bizilekutik prozedura egiten deneko tokira joateko behar den denbora); gutxieneko kalte-ordaina 36.000 eurokoa izanen da heriotzagatik eta 72.000 eurokoa ezintasun iraunkorragatik, baldin eta egoera horiek saioetan eta in itinere joan-etorrietan sortzen badira.

e) Prozeduraren instrukzio fase bakoitza amaitzean, ordainsariak ordaintzea aholkularitzako eta ebaluazioko teknikariei.

f) Kudeatutako eskabideak ebaluatzeko fasea amaitu dela jakinaraztea Akreditazio Profesionalen Atalari, horretarako berariaz gaitutako plataforma informatikoan fase hori amaitu bezain laster.

g) Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dituen argibide eta agiriak aurkeztea prozeduraren instrukzio fasean, ekintzak gauzatzeko fasean eta dirulaguntza justifikatzean, organo horrek ezarritako formatu, epe eta bideak erabiliz, eta kontrol organo eskudunen eskura edukitzea parte-hartzaileek prestakuntza ekintzetan parte hartu dutela frogatzen duten agiriak, behar bezala sinatuak.

h) Nafarroako Foru Ogasunarekiko tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

i) Dirulaguntzaren xede den jarduera egin dela eta jasotako funtsak erabili direla frogatzen duten agiriak gordetzea, gutxienez 5 urteko epean, egiaztatzeko eta kontrolatzeko jarduketen ondorioetarako. Epe hori zenbatuko da entitate onuradunak aipatu frogagiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denetik hasita.

j) Epe hori iragan gabe haien jarduera eten edo bertan behera uztea erabakitzen duten entitateek Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari igorri beharko diote aipatu dokumentazioaren kopia, dirulaguntzaren frogagiriak aurkezteko betebeharra galarazi gabe.

k) Oinarri honetan berariaz xedatuta ez dagoen orotan, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak ezarritako betebeharrak eta aplikatzekoa den gainerako arauetan xedatutakoa betetzea.

l) Dirulaguntzaren xede diren zerbitzuak ematean, ingurumenari kalte nabarmenik ez eragitearen (DNSH) printzipioa eta printzipio hori aplikatzeko araudia errespetatuko dira, eta honako hauek bereziki: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena; 2020/852 (EB) Erregelamendua, Inbertsio jasangarriak errazteko esparru bat ezartzeari buruzkoa (Taxonomia Erregelamendua), eta Europako Batzordearen Gida Teknikoa (2021/C 58/01), printzipio horren aplikazioari buruzkoa.

Ekintzak osorik edo partez gauzatzeko hirugarren pertsona fisiko edo juridikoekin kontratu bat sinatzen den kasuetan, entitate onuraduna ez da aipatu diren betebeharretatik salbuetsita egonen.

15.3. Gardentasun betebeharrak.

a) Entitate eta pertsona juridiko onuradunek gardentasun betebeharra dute, hain zuzen ere, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarrita dagoena, baldin eta 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte urtebetean Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak haien urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, eta gutxienez 5.000 eurora iristen badira.

Horretarako, inguruabar horiek betetzen dituzten entitate eta pertsona juridiko onuradunek, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, aipatutako foru legearen 12.4 artikuluan aipatzen den informazioa aurkeztu beharko dute telematikoki, Nafarroako Gobernuko erregistro orokor elektronikoaren bidez, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari zuzendua eta entitatearen legezko ordezkariak sinatua, honako hau adieraziz:

–Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

–Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda eta dedikazio araubidea.

–Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren erakundeen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

–Erakunde onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Atal honetan ezarritako mugak gainditzen diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua zenbatuko da, ez guztizko batura.

Informazio hori ez da eman beharrik izanen baldin hura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren atariko web-orrian argitaratuta badago.

b) Entitate eta pertsona juridiko onuradunek ez badute gardentasun betebeharra bete beharrik, aurreko ataleko inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Aurreko bi puntuetan aipatutako gardentasun betebeharrak betetzeko, adierazpen eredu normalizatu bat dago eskuragarri Nafarroako Atariko tramiteen atalean (www.nafarroa.eus).

Betebehar hori bete ezean, emandako dirulaguntza ez da ordainduko, eta kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

d) Aurrekoa galarazi gabe, errekerimendua eginez gero, entitate onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera 10 egun balioduneko epean, horren bidez frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, aipatu arauan ezarritako isunak eta zehapenak ezartzea erabakitzen ahalko da, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

Dirulaguntza ematen den egunetik 10 egun baliodun iragan baino lehen entitate onuradunak dokumentu hauek bete, digitalki sinatu eta Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari eman beharko dizkio:

–II. eranskina: Interes-gatazkarik ezari buruzko adierazpena.

–III. eranskina: Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) jarduketak gauzatzearekin loturiko adierazpena, datuak lagatzeari eta tratatzeari buruz.

–IV. eranskina: Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) jarduketak exekutatzeko konpromisoari buruzko adierazpena.

15.4. Informazio, komunikazio eta publizitate betebeharrak.

Entitate onuradunak bete beharko ditu Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan garatzen diren eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak finantzatuta dauden ekintzei eragiten dieten Estatuko eta Europako arauetan jasotako informazio, komunikazio eta publizitate betebeharrak.

Entitate onuradunek berariaz aipatu behar dute Nafarroako Gobernuaren eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren finantzabidea informazio, argitalpen, material didaktiko eta ziurtagiri guztietan, baita zerbitzuak eta ekintzak egiten diren toki guztietan ere.

Horretarako, Nafarroako Gobernuaren logotipoa lehentasunezko toki batean agertu beharko da, eta ezin izanen da inola ere izan entitate sustatzailearena edo antolatzailearena baino txikiagoa. Kasu guztietan, otsailaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuan deskribatutako ezaugarri teknikoak errespetatuko dira. Foru dekretu horren bidez aldatu zen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena.

Entitateak deialdi honen berri emateko eta zabalkunderako baliatzen dituen dokumentazio, publizitate, irudi edo material guztietan, hizkuntzaren erabilera ez-sexista erabili beharko da, emakumeak diskriminatzen dituen edozein eredu edo estereotipo sexista baztertu, eta berdintasun balioetan, presentzia orekatuan eta rolen eta genero identitateen aniztasunean oinarritutako irudia sustatu.

15.5. Interes-gatazkak.

Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM) ezartzen duen 2021/241 Erregelamenduaren 22. artikuluan xedatutakoa betetzeko, entitate eskatzaileei jakinarazten zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta erregelamendu horren 22. artikuluan aipatzen diren organo guztiek zilegi dutela Benetako Titulartasunen Erregistroan jasotako informazioa eskuratzea (JUS/319/2018 Aginduaren bidez sortu zen erregistro hori), bai eta Administrazioaren beste datu base batzuetan sartzea ere, benetako titularren datuei buruzko datuak jasotzearren. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana betearazten duten prozeduretako interes-gatazkaren arriskuaren analisi sistematikoari buruzko urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduak 7.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, dirulaguntza ematen duen organoak prozeduretako parte-hartzaileei eskatzen ahalko diela haien titulartasun errealari buruzko informazioa, baldin eta ZAEAk ez badu kontsultaren xede den enpresaren titulartasun errealei buruzko informaziorik, eta hala adierazi badio dagokion eragiketaren arduradunari dagokion bandera beltza erabilita. Informazio hori dirulaguntzak emateko organoari eman beharko zaio, informazio eskaera egin eta bost egun balioduneko epean.

Informazio hori adierazitako epean ez ematea parte-hartzailea prozeduratik kanpo gelditzeko arrazoia da.

16.–Dirulaguntzaren kontrola, ebaluazioa eta jarraipena egiteko plana.

Hezkuntza Departamentuak ekintzaren garapena ikuskatzeko eskubidea du eta, hartara, diruz lagundutako entitateak lan hori erraztu behar du eta, orobat, eskatzen zaizkion datuak eman.

17.–Azpikontratazioa.

17.1. Entitate onuradunak berak gauzatuko ditu ekintzak zuzenean, hirugarrenak azpikontratatzeko aukerarik gabe.

Ez da azpikontrataziotzat hartuko entitate onuradunak berak diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko bere gain hartu behar dituen bestelako gastuak kontratatzea.

17.2. Entitate onuradunak baliabideak izan beharko ditu jarduerak garatzeko eginkizunetarako eta, betiere, diruz laguntzen den jarduera gauzatzeko erantzukizun guztia hartuko du administrazio publikoaren aurrean. Hala hark nola kontratistak ziurtatu beharko dute jarraipen eta kontrol organismoen eginkizunak egoki betetzen direla.

18.–Datuen babesa.

18.1. Entitate eta zentro eskatzaileek eta onuradunek jakinarazpenetan ematen duten informazioa datuak babesteari buruz indarra duen araudiaren mende egonen da.

18.2. Entitate eta zentro eskatzaileen, onuradunen eta parte-hartzaileen identifikazio datuak Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiaren fitxategi informatikoetan sartuko dira, bidezkoak diren ondorioetarako, eta, horri dagokionez, entitate eta zentroak eta pertsona interesdunak honako hauetan aitortzen zaizkien eskubideez baliatzen ahalko dira: Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.

Deialdi honek ezartzen duena betetzeko beharrezkoak diren datu pertsonalen tratamendua honako arau hauetan xedatutakoaren arabera eginen da: 2016/679 (EB) Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, hari aurka egiten ez dion heinean.

19.–Aplikatu beharreko araudia.

Aplikagarri izanen dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea, eta arlo honetan aplikatzekoa den beste edozein xedapen arau-emaile.

Orobat, aplikagarri izanen dira Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko arau hauek:

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena.

–HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema eratzen duena.

–4/2021 Foru Lege-dekretua, apirilaren 14koa, zeinaren bidez premiazko neurriak onesten baitira Suspertzerako Europako Bitartekoaren funtsen bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta gauzatzeko.

–Erabakia, Nafarroako Gobernuak 2022ko otsailaren 16an hartua, arauak onesten dituena Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak finantzatutako proiektuak kudeatu eta kontrolatzeko.

20.–Dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), eta bertan adieraziko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.

II. ERANSKINA.–INTERES-GATAZKARIK EZARI BURUZKO ADIERAZPENA (IGEA)

20. osagaia

Lanbide Heziketa Bultzatzeko Plan Estrategikoa

C20 neurria. I01

Biztanleria aktiboaren reskilling-a eta upskilling-a, lanbide-kualifikazioei lotuta

Ekimenaren kodea (CRU)

C20.I01.P01. Gaitasun profesionalen ebaluazioa eta egiaztapena

Extr@ espedientea

0011-4987-2024-000000-Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu pribatuentzako dirulaguntza, gaitasun profesionala egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak gauzatzeko

Goian aipatutako espedientean inpartzialtasuna bermatu dadin, behean sinatzen duenak, ...........................................................................................................(r)en legezko ordezkari gisa, honako hau

ADIERAZTEN DU:

Lehenengoa.–Honako hauen berri duela:

1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduak (EBko Finantza Erregelamendua) 61.3 artikuluan ezartzen duenez, "interes-gatazka egonen da funtzioen betetze inpartziala eta objektiboa arriskuan jartzen denean arrazoi familiarrengatik, afektiboengatik, kidetasun politiko edo nazionalengatik, interes ekonomikoengatik edo interes pertsonaleko zuzeneko edo zeharkako edozein arrazoirengatik".

2. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 52. artikuluaren ("Interes-gatazkak konpontzea") helburua da lehiaren edozein distortsio saihestea, prozeduraren gardentasuna bermatzea eta hautagai eta lizitatzaile guztiei tratu-berdintasuna bermatzea.

3. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak ("Abstenitzea") ezartzen duenez, prozeduran esku hartzetik abstenituko dira hurrengo apartatuan adierazitako egoeraren batean dauden administrazioetako agintari eta langileak:

a) Interes pertsonala izatea aztertuko den gaian edo besteren batean, baldin eta azken horren ebazpenak lehenari eragin badiezaioke; sozietate edo entitate interesdunen bateko administratzaile izatea, edo interesdunen batekin ebatzi gabeko auziren bat izatea.

b) Ezkontza-lotura edo antzeko egitatezko egoera izatea, eta odol bidezko ahaidetasuna izatea, laugarren gradurainokoa, edo ezkontza bidezkoa, bigarren gradurainokoa, interesdunetako edozeinekin, entitate edo sozietate interesdunen bateko administratzaileekin, bai eta prozeduran esku hartzen duten aholkulari, legezko ordezkari edo mandatariekin ere, edo haien bulego profesional berekoa izatea edo haiekin elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo mandataritzarako.

c) Aurreko letran aipaturiko pertsonetakoren batekin adiskidetasun mina edo ikusiezin nabarmena izatea.

d) Dagokion prozeduran aditu edo lekuko gisa parte hartua izatea.

e) Gaian zuzeneko interesa duen pertsona fisiko edo juridikoren batekin zerbitzu harremana izatea edo pertsona horri, azken bi urteetan, zerbitzu profesionalak eskaini izana, edozein motatakoak eta edozein baldintza eta tokitan.

Bigarrena.–Ez dagoela EBko Finantza Erregelamenduaren 61.3 artikuluan adierazitako interes-gatazkatzat har daitekeen inolako egoeratan, eta ez dagoela Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2 artikuluan jasotako abstentzio-kausarik, dirulaguntza emateko prozedurari eragin diezaiokeenik.

Hirugarrena.–Konpromisoa hartzen duela geroratu gabe jakinarazteko Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari egoera hori dakarren edo ekar dezakeen edozein interes-gatazka edo abstentzio-kausa.

Laugarrena.–Badakiela ezen, adierazten bada interes-gatazkarik ez dagoela eta frogatzen bada hori faltsua dela, horrek aplikatu beharreko araudiak ezartzen dituen ondorioak izanen dituela diziplina, administrazio edo justizia aldetik.

Eta hala ager dadin, aitorpen hau sinatzen dut.

Iruñean, 2024ko .................................................aren .............(e)(a)n

HONAKO HONEN LEGEZKO ORDEZKARIA: ...................................................................................

Sinatua: .......................................................................................................................

III. ERANSKINA.–SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN (SEEP) JARDUKETAK GAUZATZEAREKIN LOTURIKO DATUAK LAGATZEARI ETA TRATATZEARI BURUZKO ADIERAZPENA

20. osagaia

Lanbide Heziketa Bultzatzeko Plan Estrategikoa

C20 neurria. I01

Biztanleria aktiboaren reskilling-a eta upskilling-a, lanbide-kualifikazioei lotuta

Ekimenaren kodea (CRU)

C20.I01.P01. Gaitasun profesionalen ebaluazioa eta egiaztapena

Extr@ espedientea

0011-4987-2024-000000-Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu pribatuentzako dirulaguntza, gaitasun profesionala egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak gauzatzeko

.................................................................................................................................... jaunak/andreak, ............................................ NAN zenbakia duenak, ........................................................................(r)en legezko ordezkari gisa (IFKa: ............................................; zerga-egoitza: ..............................................),

hura SEEPetik datozen baliabideekin finantzatutako laguntzen onuraduna den aldetik, eta "Lanbide Heziketa Bultzatzeko Plan Estrategikoa" izeneko 20. osagaiko, "Langileen reskilling-a eta upskilling-a, lanbide-kualifikazioei lotuta" izeneko C20. I01 neurriko "Lanbide-gaitasunen ebaluazioa eta egiaztapena" izeneko C20.I01.P01 ekimenean definitutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren jarduerak garatzearen arduradun gisa parte hartzen duen aldetik, adierazten du ezagutzen duela aplikatu beharreko araudia, bereziki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko honako apartatu hauek:

1. 2. apartatuko d) letra: "Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan, honako datu-kategoria bateratu hauek biltzea, bilaketak egitea ahalbidetuko duen formatu elektroniko batean eta datu-base bakar batean, eraberritze eta inbertsio proiektuak gauzatzeko neurriei dagokienez, funtsen erabileraren auditoretza eta kontrola egiteko:

i.–Funtsen azken hartzailearen izena;

ii.–Kontratistaren eta azpikontratistaren izenak, baldin eta funtsen azken hartzailea adjudikazio-botere bat bada, kontratazio publikoaren arloko Batasuneko edo Estatuko zuzenbidearen arabera;

iii.–Funtsen benetako hartzaileen edo kontratistaren izen-abizenak eta jaiotza-datak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/849 (EB) Zuzentarauaren (26) 3. artikuluko 6. puntuan definitzen denaren arabera;

iv.–Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan erreforma- eta inbertsio-proiektuak gauzatzeko neurrien zerrenda, neurri horien finantzaketa publikoaren guztizko zenbatekoarekin batera, eta Mekanismoaren eta Batasuneko beste funts batzuen esparruan ordaindutako funtsen zenbatekoa adierazita.

2. 3. apartatua: "Artikulu honetako 2. apartatuko d) letran aipatutako datu pertsonalak estatu kideek eta Batzordeak baino ez dituzte tratatuko, aurrekontu-kudeaketaren onespenari eta 15. artikuluko 2. apartatuan eta 23. artikuluko 1. apartatuan aipatutako akordioen aplikazioari lotutako funtsen erabilerari dagozkien kontrol-prozedurei buruzko auditoretzaren ondorioetarako eta auditoretza horrek iraun bitartean. Batzordearen kudeaketa onesteko prozeduraren esparruan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 319. artikuluarekin bat etorrita, Mekanismoak txostenak aurkeztu beharko ditu Finantza Erregelamenduaren 247. artikuluan aipatutako finantza-informazioaren eta kontu-ematearen esparruan, eta, zehazki, bereizita, kudeaketari eta errendimenduari buruzko urteko txostenean".

Azaldutako esparru juridikoarekin bat, datuak lagatzeko eta tratatzeko adostasuna adierazten du, aipatutako artikuluetan berariaz zerrendatutako helburuetarako.

Iruñean, 2024ko .................................................aren .............(e)(a)n

HONAKO HONEN LEGEZKO ORDEZKARIA: ...................................................................................

Sinatua: .......................................................................................................................

IV. ERANSKINA.–SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN (SEEP) JARDUKETAK GAUZATZEKO KONPROMISOARI BURUZKO ADIERAZPENA

20. osagaia

Lanbide Heziketa Bultzatzeko Plan Estrategikoa

C20 neurria. I01

Biztanleria aktiboaren reskilling-a eta upskilling-a, lanbide-kualifikazioei lotuta

Ekimenaren kodea (CRU)

C20.I01.P01. Gaitasun profesionalen ebaluazioa eta egiaztapena

Extr@ espedientea

0011-4987-2024-000000-Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu pribatuentzako dirulaguntza, gaitasun profesionala egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak gauzatzeko

.................................................................................................................................... jaunak/andreak, ............................................ NAN zenbakia duenak, ..........................................................................(r)en legezko ordezkari gisa (IFKa: ............................................; zerga-egoitza: ..............................................),

hura SEEPetik datozen baliabideekin finantzatutako laguntzen onuraduna den aldetik, eta "Lanbide Heziketa Bultzatzeko Plan Estrategikoa" izeneko 20. osagaiko, "Langileen reskilling-a eta upskilling-a, lanbide-kualifikazioei lotuta" izeneko C20. I01 neurriko "Lanbide-gaitasunen ebaluazioa eta egiaztapena" izeneko C20.I01.P01 ekimenean definitutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren jarduerak garatzeko hitzarmenaren hartzaile gisa parte hartzen duen aldetik, adierazten du ordezkatzen duen entitateak arau juridikoak, etikoak eta moralak zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen duela, horretarako iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazka saihesteko eta detektatzeko beharrezko neurriak hartuko dituela eta, arau-hausterik detektatuz gero, dagokien agintaritzei jakinaraziko diela.

Horrez gain, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren edukiari kasu eginez, plan horren esparruan egiten diren jarduketak gauzatzean ekonomia zirkularraren printzipioa eta ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa ("DNSH" sigla ingelesez, "do no significant harm") errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Gainera, adierazten du ez dagoela finantzaketa bikoitzik, eta, kasua bada, ez duela Estatuko laguntzen araubidearekiko bateraezintasun arriskuaren berri.

Iruñean, 2024ko .................................................aren .............(e)(a)n

HONAKO HONEN LEGEZKO ORDEZKARIA: ...................................................................................

Sinatua: .......................................................................................................................

V. ERANSKINA

20. osagaia

Lanbide Heziketa Bultzatzeko Plan Estrategikoa

C20 neurria. I01

Biztanleria aktiboaren reskilling-a eta upskilling-a, lanbide-kualifikazioei lotuta

Ekimenaren kodea (CRU)

C20.I01.P01. Gaitasun profesionalen ebaluazioa eta egiaztapena

Extr@ espedientea

0011-4987-2024-000000-Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu pribatuentzako dirulaguntza, gaitasun profesionala egiaztatzeko prozedurarekin lotutako ekintzak gauzatzeko

Ekintza diruz lagungarriak

EKINTZA ZK.

LANBIDE ARLOA

LANBIDE ­ARLOAREN KODEA

LANBIDE ARLOKO KUALIFIKAZIOAK

INSKRIBATUTAKO ETA ­ONARTUTAKO LAGUNEN ­KOPURUA

AHOLKULARITZA ETA/EDO EBALUAZIOA IZAN DUTEN KONPETENTZIA-ESTANDARREN KOPURUA

PREZIOA / INSKRIPZIOA

PREZIOA / AHOLKULARITZA ETA/EDO EBALUAZIOA IZAN DITUEN KONPETENTZIA-ESTANDARRA

DIRULA­GUNTZA, GUZTIRA

 1

Administrazioa eta Kudeaketa

ADG

ADG306–1

20

60

72

168

11.520

 2

Administrazioa eta Kudeaketa

ADG

ADG307–2

20

120

72

168

21.600

 3

Administrazioa eta Kudeaketa

ADG

ADG308–2

20

140

72

168

24.960

 4

Administrazioa eta Kudeaketa

ADG

ADG084–3

20

80

72

168

14.880

 5

Administrazioa eta Kudeaketa

ADG

ADG157–3

10

40

72

168

7.440

 6

Administrazioa eta Kudeaketa

ADG

ADG310–3

10

60

72

168

10.800

 7

Arte Grafikoak

ARG

Guztiak *

100

350

72

168

66.000

 8

Merkataritza eta Marketina

COM

COM085–2

10

40

72

168

7.440

 9

Merkataritza eta Marketina

COM

COM315–3

10

40

72

168

7.440

10

Merkataritza eta Marketina

COM

Guztiak *

20

60

72

168

11.520

11

Eraikuntza eta Obra Zibila

EOC

Guztiak *

275

750

72

168

145.800

12

Elektrizitatea eta Elektronika

ELE

Guztiak *

100

450

72

168

82.800

13

Fabrikazio Mekanikoa

FME

Guztiak *

100

400

72

168

74.400

14

Erauzketa industriak

IEX

Guztiak *

200

600

72

168

115.200

15

Informatika eta Komunikazioak

IFC

Guztiak *

20

60

72

168

11.520

16

Informatika eta Komunikazioak

IFC

Guztiak *

100

350

72

168

66.000

17

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

MAM

Guztiak *

100

350

72

168

66.000

18

Segurtasuna eta Ingurumena

SEA

SEA406–1

75

150

72

168

30.600

19

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

SSC

SSC319–1

75

300

72

168

55.800

20

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

SSC

SSC413–1

25

75

72

168

14.400

21

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

SSC

SSC089–2

100

300

72

168

57.600

22

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

SSC

SSC320–2

25

100

72

168

18.600

23

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

SSC

SSC320–2

120

480

72

168

89.280

24

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

SSC

SSC322–3

20

140

72

168

24.960

25

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

SSC

SSC448–3

200

1200

72

168

216.000

Guztiak*: ekintzako lanbide arloko kualifikazio guztiak barne hartzen ditu, baldin eta beren konpetentzia-estandarrak guztiz bat badatoz diruz lagundutako ikastetxearen hasierako Lanbide Heziketako eskaintzarekin edo enplegurako prestakuntzako eskaintzarekin.

Iragarkiaren kodea: F2409043