127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

33E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Burlatako Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat, 1. poligonoko 1382. lurzatiko lurzoruaren sailkapena aldatzeari buruzkoa. Aldaketaren sustatzailea Centros de Formación Social SA da.

Burlatako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Burlatako 1. poligonoko 1382. lurzatiko lurzoruaren sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzoru finkatugabea izatera pasatzeko, aparkaleku erabilera izanen duena, mugakide den eskola-ekipamendu pribatuari lotua.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 129E/2024 Ebazpenaren bidez, aldaketa horri buruzko ingurumen txosten estrategikoa eman da, aldekoa, ingurumenaren gaineko eragin nabarmenik ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2024ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ekoan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Burlatako Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat, 1. poligonoko 1382. lurzatiko lurzoruaren sailkapena aldatzeari buruzkoa. Aldaketaren sustatzailea Centros de Formación Social SA da.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Burlatako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 28an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2408754