127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honen oposizioaldia gainditu duten izangaien zerrenda zuzenduaren aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko agenteen ehun lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko agenteen ehun lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, Marcos Xabier Torres Iñiguez jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du oposizioaldia gainditu duten izangaien zerrenda zuzenduaren aurka (zerrenda 2024ko apirilaren 19an argitaratu zen). Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1774/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2024ko ekainaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2409441