127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1223/2024 EBAZPENA, 2024ko ekainaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegiko OLko laguntzaile izateko 2 lanpostu (B mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaproben deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko apirilaren 15ean emandako 901/2024 Ebazpenaren bidez, hautaprobetarako deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegiko OLko laguntzaile izateko 2 lanpostu (B mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2024ko maiatzaren 7an (93 zenbakiko NAOan).

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, eta deialdiaren 4.1 oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Aintzat harturik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluaren babesean errektoreari eman zaizkion eskumenak erabiliz.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegiko OLko laguntzaile izateko 2 lanpostu (B mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaprobetarako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, zeina eranskin gisa atxiki baita.

Bigarrena.–Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.

Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, eskabide orokor baten bitartez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan, "Hasi tramitea" botoia sakatuz:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira lehiaketatik.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko ekainaren 7an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAN LIBURUTEGIKO OL-KO LAGUNTZAILE IZATEKO 2 LANPOSTU (B MAILAKOAK) BARNE IGOERAKO PROZEDURA MURRIZTUAN ETA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO HAUTAPROBETARAKO DEIALDIAN ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

Onartuak:

GOÑI OIZ, INMACULADA

JIMÉNEZ GARCÍA, ELVIRA

LIBERAL SALINAS, MARIA JOSE

PEREZ FERNANDEZ, ELSA MARINA

SANCHEZ MOVELLAN, RAUL

URRIZA SAN MARTIN, LAURA

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2409242