127. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1222/2024 EBAZPENA, 2024ko ekainaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko 8 lanpostu (B mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaproben deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko apirilaren 23an emandako 945/2024 Ebazpenaren bidez, hautaprobetarako deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko 8 lanpostu (B mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2024ko maiatzaren 7an (93 zenbakiko NAOan).

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, eta deialdiaren 4.1 oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Aintzat harturik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluaren babesean errektoreari eman zaizkion eskumenak erabiliz.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko 8 lanpostu (B mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaprobetarako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, zeina eranskin gisa atxiki baita.

Bigarrena.–Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.

Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, eskabide orokor baten bitartez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan, "Hasi tramitea" botoia sakatuz:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira lehiaketatik.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko ekainaren 7an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAN OL-KO KUDEAKETARI IZATEKO 8 LANPOSTU (B MAILAKOAK) BARNE IGOERAKO PROZEDURA MURRIZTUAN ETA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO HAUTAPROBETARAKO DEIALDIAN ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

Onartuak:

ADRIAN URIZ, KONTXI

AGUIRRE OCARIZ, JESUS MARIA

ALEGRE PEREZ DE CIRIZA, ELENA

ARBONA ZAPATA, ANA

ARNEDO PEREZ, EVA MARIA

AYERRA ITURAIN, IÑAKI

BERRUEZO ZAPATA, LAURA

BEUNZA ARELLANO, NEREA

BORJA OTAZU, ANA

ELIZARI SANZ, MARÍA DE LOS ÁNGELES

GALARZA GALARZA, REGINA

GARBAYO VALENCIA, MAITE

GARIN ARRIAGA, EMILIANO

GIL PEREZ-NIEVAS, ANE MIREN

GOICOECHEA LOPEZ-VAILO, TERESA LOURDES

GONZALEZ AZPARREN, ALFREDO

GOÑI ESQUIROZ, FELISA

HUARTE ESTANGA, XABIER

INDA ESPARZA, XAVIER

JAUREGI GANUZA, MIKEL

LACOSTA JIMENEZ, ANA PILAR

LOPEZ ESQUIROZ, ENRIQUE

LOPEZ FERNANDEZ, NURIA

LUS AQUERRETA, MARINA

MANRIQUE ARPON, MAITE

MARTINEZ DE LIZARRONDO GALAÑENA, MARIA JESUS

MENDI AZNAREZ, MARIA DEL PILAR

NADAL IGLESIAS, ANA MARIA

NOVOA GORRAIZ, GAIZKO

OQUIÑENA MARCO, MARIA CARMEN

ORTEGA REY, HENAR

OSTERIZ GALLASTEGUI, MUSKILDA

OTERMIN IRUJO, IRANTZU

PIA ARANGUREN, AINARA

REDONDO ZARRANZ, MARIA DEL PILAR

REY SAN JULIAN, MARIA

SORBET VILLANUEVA, FELIX ALBERTO

URROZ MERINDANO, NATALIA

VIDAURRE REY, CARLOS

YUBA LACALLE, MARIA PILAR

ZAMARBIDE BACAICOA, EVA

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2409241