125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Udal Plan Orokorraren aldaketa, hirigintzako arauen 53. eta 54. artikuluetan. Aldaketaren araudia

Lurralde Kohesiorako kontseilariak apirilaren 27an emandako 22E/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onesten da aldaketa egitea Ablitasko Udal Plan Orokorrean. Aldaketak, hain zuzen, hirigintzako arauen 53. eta 54. artikuluei eragiten die, eta Ablitasko Udalak sustatu du.

Foru agindu horretan xedatua betez, dagozkion hirigintzako araudia eta katalogoa argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Hirigintzako araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Ablitasen, 2024ko ekainaren 4an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2408969