125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Hornidura sareei buruzko ordenantza. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2024ko apirilaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hornidura sareei buruzko ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedaturikoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lakuntzan, 2024ko ekainaren 6an.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2409203