125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Oilagorrak ehizatzeko txartelen salmenta. 2024-2025 denboraldia

Aezkoako Batzarre Nagusiak aditzera ematen du salgai jartzen direla oilagorrak ehizatzeko banakako 19 txartel, zazpiehun eurotan (gehi BEZa) bakoitza. Eskabideak hogei egun balioduneko epean aurkezten ahalko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Batzarrearen bulegoetan (Ibarreko etxea - Aribe) daude, interesdunen eskura, bai eskabide-eredua, bai baldintza-agiria, zeinak arautzen baititu txartelak emateko prozedura eta haien aprobetxamendua. NA-10418 zenbakidun ehiza-barrutia.

Ariben, 2024ko ekainaren 12an.–Batzarreko burua, Karlos Bueno Reka.

Iragarkiaren kodea: L2409446