125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren I. eranskinean. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2024ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea espediente bat, ordenantza baten I. eranskina aldatzeko. Ordenantza horrek, hain zuzen, arautzen ditu euskararen erabilera eta sustapena Zizur Nagusiko udal esparruan.

Informazioa jendaurrean paratu zen, iragarkia argitaratuta 2024ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 16an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, eta jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da.

Zizur Nagusian, 2024ko ekainaren 3an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

I. ERANSKINA.–PLANTILLA ORGANIKOKO LANGILEEN HIZKUNTZA ESKAKIZUNAK

LANPOSTUAREN IZENA

LANPOSTUAREN ­ZENBAKIA

LANPOSTU ­KOPURUA

EUSKARA

3. ALORRA: KULTURA-EUSKARA

Euskara teknikaria

23002

1

NC1

4. ALORRA: KIROLA

Kirol koordinatzailea

24000

1

MC1

6. ALORRA: HIRIGINTZA ZERBITZUAK

OBRA ZERBITZUA

Obretako langilea

46007

1

MB2

Iragarkiaren kodea: L2408917