125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa Planeamenduko Arau Subsidiarioetan, biztanlegunearen inguruneko lurzoru urbanizaezinean. Araudia

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren maiatzaren 28ko 36E/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi da Villatuertako arau subsidiarioen aldaketa egituratzaile bat, erabileren eta eraikuntza-jardueren araubidea aldatzeko honako kategoria honetan: Villatuertako biztanleguneen inguruneko lurzoru urbanizaezina. Villatuertako Udalak behin-behinean onetsi zuen 2024ko apirilaren 25ean egin bilkuran berezian.

Argitara ematen da onetsitako dokumentua, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedaturikoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Villatuertan, 2024ko apirilaren 29an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2409186