125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa, Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2024ko martxoaren 7an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 11. Ordenantza fiskalaren bosgarren artikuluan (tarifak). Ordenantza horrek tasak arautzen ditu udalaren kirol instalazioak erabiltzeko.

Espedientea jendaurrean egon zen hilabetez, iragarkia argitaratuta 2024ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 16an.

Jendaurreko aldia bukaturik inork aurkeztu gabe erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, erabakia behin betikoa bilakatzen da. Ordenantzan egin aldaketaren testu osoa argitaratzen da jarraian, ondorio juridikoak izan ditzan.

Villatuertan, 2024ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

ONETSITAKO ALDAKETA

5. artikulua. Tarifa honen arabera jasoko dira eskubideak:

Tarifa:

A) Igerilekuak:

–6 urtetik beherakoak: sarrera doan.

–6tik 18 urtera bitarte, biak barne:

  • Denboraldiko abonua: 45 euro.
  • Hilabeteko abonua: 35 euro.

Hilabetetzat joko da ondoz ondoko 30 eguneko erabilera, abonua eman eta lehenengo egunetik zenbatzen hasita.

–18 urtetik gorakoak.

  • Denboraldiko abonua: 70 euro.
  • Hilabeteko bonua: 50 euro.

–65 urtetik gorakoak:

  • Denboraldiko bonua: 45 euro.
  • Hilabeteko bonua: 35 euro.

–%33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna duten pertsonak (abenduaren 23ko 1971/1979 Errege Dekretuaren arabera frogatu beharko da) eta nahitaezko laguntzailea (laguntzailea pagatzetik salbuetsiko da, haren laguntza nahitaezkoa denean instalazioetan sartzeko):

  • Denboraldiko abonua: 40 euro.
  • Hilabeteko bonua: 30 euro.

–Familia ugariak edo guraso bakarrekoak (familia ugaritzat hartuko dira 3 seme-alaba edo gehiago dituzten familiak, berdin izanik guraso bat edo bi duten, eta kontuan hartu gabe seme-alabak bi gurasoenak zein bakar batenak diren. Halaber, guraso bakarreko familiatzat hartuko da guraso bakar batek osatzen duena eta ardurapean seme-alaba bat edo gehiago dituena): Abonua, %20 merkeago. Deskontua baliatzeko, nahitaezkoa izanen da familia unitateko kide guztiek abonua aldi berean eskuratzea.

–Denbora luzeko langabeek %30eko hobaria izanen dute. Deskontu hori lortzeko, ezinbesteko baldintza izanen da SEPEk emandako agiria aurkeztea, egiaztatzeko lana eskatzeko egoeran daudela, bai eta beste agiri bat, adierazteko kontribuzio-mailako langabezia-prestaziorik jasotzen ez dutela.

–Goi-mailako ikasleek, 18 eta 22 urte bitartekoek, baldin eta Villatuertan erroldatuta badaude, abonuaren %30eko hobaria izanen dute. Horretarako, matrikula eta erroldaren ziurtagiria aurkeztu beharko dituzte abonua egiterakoan.

–Eguneko sarrera: Astelehenetik ostiralera: 6,00 euro. Larunbat, igande eta jaiegunak: 8,00 euro. Sarrera guztiei aurreko kasuei dagokien hobaria aplikatuko zaie. Berdina da adin-talde guztietan, 6 urtetik beherakoetan izan ezik.

B) Kirol pistak alokatzeko:

–Pilotako kantxa:

  • Ordua: 10 euro. Argiztapena: 3,00 euro.
  • Ordu eta erdi: 15 euro. Argiztapena: 4,50 euro.

–Futbitoko, saskibaloiko eta eskubaloiko pista:

  • Ordua: 15 euro. Argiztapena: 5,00 euro.
  • Ordu eta erdi: 22,50 euro. Argiztapena: 7,50 euro.

–Areto-futbolerako pista, txapelketa: Ordua: 5 euro. Argiztapena: 5,00 euro.

  • Garigoloa orduko: 22 euro.
  • San Román orduko: 10 euro.

–Padel-pista:

  • Ordu erdi, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 16:00etara: 4,00 euro.
  • Ordubete, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 16:00etara: 8,00 euro.
  • Ordu eta erdi, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 16:00etara: 12,00 euro.
  • Ordu erdi, astelehenetik ostiralera, arratsaldez eta asteburua: 5,00 euro.
  • Ordubete, astelehenetik ostiralera, arratsaldez eta asteburua: 10,00 euro.
  • Ordu eta erdi, astelehenetik ostiralera, arratsaldez eta asteburua: 15,00 euro.
  • Argiztapena: 1,50 euro ordu erdiko.
  • Argiztapena: 2,50 euro orduko.
  • Argiztapena: 3,50 euro ordu eta erdiko.

C) Aretoen alokairua, jardueretarako:

–1. gela:

  • Ordua: 10,00 euro.
  • Ordu eta erdi: 18,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2408842