125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

Lankidetza-hitzarmena, Izarbeibarko Mankomunitatearen eta Tirapuko Udalaren artean, 2024ko euskara kanpainak kudeatzeko

Behin betiko onetsi denez Izarbeibarko Mankomunitatearen aldeko kudeaketa-esleipenaren espedientea, argitara ematen da sinatutako hitzarmena, guztiek horren berri izan dezaten. Hori dena, bete dadin urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11.3.b) artikulua (sektore publikoaren araubide juridikoari buruzko legea), eta bat etorriz abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 8.1.b) artikuluarekin (gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko legea).

Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, erabakia hartu zuen organo berari zuzendua, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin bat.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo hilabetean, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluarekin eta hurrengoekin.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin.

Tirapun, 2024ko ekainaren 6an.–Alkatea, Sara Alcalde Resano.

Hitzarmena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2409158