125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2024ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2/2024 aurrekontu aldaketaren espedientea, 2024ko aurrekontu orokor eta bakarrari dagokiona.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Epe hori iragaten bada alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da 2/2024 aurrekontu-aldaketa, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Sartagudan, 2024ko maiatzaren 31n.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2408891