125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa, 2024ko karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Jendaurrean jartzea

San Adriango Udalak, 2024ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aldaketa egitea 2024rako karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Espedientea jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da 2024ko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoen aldaketa.

San Adrianen, 2024ko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2408841