125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

72E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako industria jardueraren ingurumen ikuskapeneko 2024ko programa onesten duena.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 4ko 942E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana.

Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana urte anitzeko esparru dokumentua da, Nafarroako ingurumen kalitatearen ikuskapena eratzen eta antolatzen duena Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekin bat etorriz. Plan horretan zenbait helburu eta jarduketa biltzen dira, administrazio honek 2023-2026 aldian (biak barne) ingurumenaren arloko legerian ezartzen diren ingurumen baldintzak betearazteko eta Foru Komunitateko pertsonen osasuna eta ingurumena ongi babesteko.

Plan horrek arauak bateratzen ditu, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko instalazioak eta jarduerak ikuskatzeko, honako hauek alegia: 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio eremuan dauden instalazioak (1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena); 17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, aplikatzen zaien instalazioak; Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren Hondakinen mugaz haraindiko garraioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 660/2014 (EB) Erregelamenduarekin bat etorriz (horren bidez 1013/2006 (EE) Erregelamendua, hondakinen garraioari buruzkoa, aldatzen da); ingurumeneko ikuskapenen azpiprograma sektorialak. Horrez gainera, plan horren bidez betetzen dira Batasuneko, Estatuko eta erkidegoko araudietan ezarritako bi betebehar hauek: ikuskatzeko eskumena duten erakundeek ikuskapen planak egin beharra eta ikuskapenen plangintzan jardunbide onak aplikatu beharra, hobeki kudeatu ahal izateko eskura dituzten baliabide materialak, langileak eta baliabide teknikoak.

Ingurumen Ikuskapeneko Planaren 8. puntuaren arabera, ikuskapen plana urteko programen bidez gauzatuko da, xehe-xehe garatuko baitute urte naturalean zehar, 26/2022 Foru Dekretuak 73. artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz. Horregatik prestatu da Nafarroako industria jardueraren ingurumen ikuskapeneko 2024ko programa hau, behin Nafarroako industria jardueraren ingurumen ikuskapeneko 2023ko programa amaituta, zeina Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 25eko 98E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen. Ingurumen ikuskapenerako programan beharrezko informazioa biltzen da horren barruan sartzen eta lehenesten diren ingurumen ikuskapenak egiteko, baita programa gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideen aurreikuspena ere.

Industria jardueraren ingurumen ikuskapeneko 2024ko programa, foru agindu honen bidez onesten dena, bost atalek eta hiru eranskinek osatzen dute, jarraian laburbilduta adierazten den edukiarekin.

Lehen atalean, programaren sarrera eta aurrekariak jasotzen dira, baita hura egiteko eskumen esparrua eta erabilitako terminoen definizioen erreferentzia bat ere.

Bigarren atalean, programaren indarraldia eta eremu geografikoa jasotzen dira.

Hirugarren atalean, 2023ko jarduketen memoria jasotzen da.

Laugarren atalean, programaren helburuak jasotzen dira, bai estrategikoak eta bai espezifikoak.

Bosgarren atalean, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak ingurumen ikuskapenerako funtzioak betetzeko dituen giza baliabideak adierazten dira.

Halaber, hiru eranskin daude, honako hauei buruzkoak: aplikatu beharreko arauak eta hondakinen instalazioetako eta mugaz haraindiko garraioetako arriskuak ebaluatzeko metodologiak.

Industria jardueren ingurumen ikuskapenerako programak prestatu eta betetzea Ingurumen Ikuskapenen Atalari dagokio, hala ezarrita baitago Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuaren 53.a) artikuluan.

Foru agindu honen bidez, praktikan jarri gogo da Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 8. puntuan adierazitakoa.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2024ko programa, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarena. Haren testua foru agindu honen eranskinean dago.

2. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Foru agindu hau Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 25ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

1. ERANSKINA.–NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO INDUSTRIA JARDUERAREN INGURUMEN IKUSKAPENEKO 2024KO PROGRAMA

1.–SARRERA.

1.1. Aurrekariak.

1.2. Eskumenen esparrua.

1.3. Definizioak.

2.–INDARRALDIA ETA EREMU GEOGRAFIKOA.

3.–INGURUMENA IKUSKATU ETA KONTROLATZEKO 2024ko PROGRAMA BERRIKUSTEA.

3.1. Programaren berrikuspen orokorra.

3.2. 2024ko ikuskapen programan identifikatutako ingurumen arazoak berrikustea.

4.–PROGRAMAREN HELBURUAK.

4.1. Programaren helburu estrategikoak.

4.2. Berariazko helburuak eta proiektuak 2024. urterako.

4.2.1. Ingurumen baimen integratua duten jarduerak.

4.2.2. Ingurumen baimen bateratua duten jarduerak.

4.2.3. Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

4.2.4. Hondakin uren laginketa eta neurketa.

4.2.5. Itxitako IBI jarduerak ikuskatzea.

4.2.6. Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak).

4.2.7. AEEHen eta EEHen kudeatzaileak.

4.2.8. Ozonoaren aitzindariak Erriberan.

4.2.9. ETS instalazioak (A, B edo C taldeak).

4.2.10. Minden eta digerituen aplikazioak.

4.2.11. Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

4.2.12. Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

4.2.13. Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

4.2.14. Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

4.2.15. Laburpen orokorra.

5.–GIZA BALIABIDEAK.

I. ERANSKINA.–APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA.

II. ERANSKINA.–INSTALAZIOETAKO ARRISKUAK EBALUATZEKO METODOLOGIA.

III. ERANSKINA.–HONDAKINEN MUGAZ HARAINDIKO GARRAIOETAKO ARRISKUAK EBALUATZEKO METODOLOGIA.

1.–SARRERA

1.1. Aurrekariak.

Industriako emisioei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuarena), finkatu behar zen instalazioetan ingurumen ikuskapena egiteko sistema bat, barne hartzen zuena horietako bakoitzaren ingurumen eragin garrantzitsu guztien analisia.

Sistema horrek bermatu behar du instalazio guztiek ikuskapen plan baten estaldura izanen dutela, ingurumen jokabidearen egiaztapen maila egokiarekin. Halaber, bermatu beharko da plan hori berriro aztertu eta aldian behin eguneratuko dela, bidezkoa denean.

Horrez gain, ikuskapen plan horien gutxieneko edukia zehazten da, baita aldian behin ingurumen ikuskapen programatuen programak egiteko betebeharra ere. Programa horietan jasoko da zer maiztasunekin eginen diren ikuskapen bisitak, instalazioen ingurumen arriskuen ebaluazio sistematikoaren arabera; gehienez ere, hiru urtean behingoa izanen da arrisku txikienen kasuan.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 4ko 942E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana.

Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 8. puntuan adierazitakoarekin bat, 2024rako ingurumen ikuskapenerako programa hau egiten da, eta indarraldian zehar egin beharreko jarduketak nahiz gutxieneko edukia jasotzen ditu.

1.2. Eskumenen esparrua.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak Ingurumen Ikuskapenen Atalari esleitzen dizkio ingurumenean eragina duten jarduerak kontrolatu eta ikuskatzeko zereginak, eta, zehazki, honako hauek:

a) Ingurumen ikuskapenerako planak eta programak prestatzea eta gauzatzea, ingurumen baimen integratua eta ingurumen baimen bateratua behar duten industria jarduerei dagokienez.

b) Industria jarduerak kontrolatu eta ikuskatzea honako hauei dagokienez: atmosferarako emisioak, efluente likidoen isurketak, hondakinen sorrera eta kudeaketa, eta zarata eta bibrazioen emisioa.

c) Ingurumen ikuskapeneko lanetarako egiaztapena duten kontrol organoak kontrolatu eta zaintzea.

d) Ingurumen ikuskapenaren arloan eskumenak dituzten agintariekin koordinatzea.

e) Igorpen eta Jatorri Kutsagarrien Nafarroako Erregistroa (PRTR) kudeatzea eta mantentzea, Estatuko Administrazioarekin koordinaturik.

f) Ingurumen arloko kudeaketa eta auditoriarako Europar Batasuneko sistemaren (EMAS) erregistroa mantentzea.

g) Europar Batasuneko etiketa ekologikoa erabiltzeko baimentzen duen erakunde eskuduna izatea Nafarroan, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 25eko 66/2010 (EE) Erregelamenduak eta aplikatu beharreko gainerako arauek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak betetzea.

1.3. Definizioak.

Ikus definizioen puntua, Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana onesten duen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 4ko 942E/2022 Foru Aginduaren 1. eranskinean.

2.–INDARRALDIA ETA EREMU GEOGRAFIKOA

2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean izanen du indarra programa honek. Haren helburuetako batzuek, dena dela, iraupen luzeagoa izaten ahal dute. Ikuskapen programako bisita batzuk hurrengo urteko lehen hilabetean egiten ahal dira.

Programak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan 2024an egin beharreko jarduerak ezartzen ditu. Zenbait helburu zehatzek eremu geografiko txikiagoa dute.

3.–INGURUMENA IKUSKATU ETA KONTROLATZEKO 2023ko PROGRAMA BERRIKUSTEA

3.1. Programaren berrikuspen orokorra.

2003an Ingurumen Ikuskapenen Atala sortu zen, 2016tik 2019ra bulego maila izan zuena. 2004tik aurrera, urtero prestatzen ditu ingurumena ikuskatzeko programak, funtsezko tresna baitira ingurumenean eragina duten jarduerak ikuskatu eta kontrolatzeko jarduketak planifikatzeko orduan.

Beraz, honako hau da 2004az geroztik Departamentuko langileek eta kanpoko beste eragile batzuek eginiko ikuskapenen kopurua:

URTEA

LGID ­DEPARTAMENTUA

BESTE BATZUK

GUZTIRA

XXXX

URTEA

LGID ­DEPARTAMENTUA

BESTE BATZUK

GUZTIRA

2004

196

104

300

2014

93

41

134

2005

195

68

263

2015

97

31

128

2006

136

131

267

2016

130*

0

130

2007

174

142

316

2017

131*

0

131

2008

164

80

244

2018

104*

11

115

2009

194

64

258

2019

152*

23

175

2010

141

64

205

2020

132

56

188

2011

141

65

206

2021

206

67

283

2012

138

65

203

2022

256

89

345

2013

146

56

202

2023

309

69

378

(*) Ikuskapen erakunde akreditatuaren kargurako laginketak departamentuko langileekin batera egin dira ikuskapen bisitetan.

1. taula. 2004az geroztik egindako ikuskapenen kopurua.

Programako lanek ikuskapen bisita bat daramate loturik kasuan kasuko jardueran, instalazioan edo proiektuan, eta ikuskapen espediente bat sortzen dute. Horretan, sortu den informazio eta dokumentu guztiak biltzen dira (aktak, txostenak...).

Honako datu hauek lortu dira 2023. urtean egindako ikuskapenen berrikuspenetik eta planaren aurreikuspenekiko konparaziotik, programaren betetze maila adierazita:

PROGRAMA

AZPIPROGRAMA

HELBURU ESTRATEGIKOA

ERREFERENTZIA

IRAM KATEGORIA

IKUSKAPEN ­PROGRAMATUAK AURREIKUSIAK

EGINDAKO ­IKUSKAPEN ­PROGRAMATUAK

%

1.

IBI instalazioak

2023/01

I (6)

10

9

90

I (5)

13

13

100

II (4)

7

9

129

III (3-2-1)

63

57

90

Guztira

93

88

95

2.

IBB instalazioak

2023/02

I (6)

0

0

0

I (5)

2

2

100

II (4)

7

7

100

III (3-2-1)

173

119

69

Guztira

182

128

70

3.

Hondakinen mugaz haraindiko garraioak

2023/03

I (6)

0

0

0

I (5)

3

3

100

II (4)

7

7

100

III (3-2-1)

5

5

100

Guztira

15

15

100

4.

IBEek hartutako isurketa laginak

2023/04

50

46

92

5.

Itxitako IBB instalazioak (Beste batzuk*. Talde honetan sartzen dira atalasetik azpian egotera igaro diren instalazioak edo beste jarduera batera igaro direnak, jarduera lizentziaren araubidearen barruan, baita erabat itxi diren instalazioak ere)

2023/05

I (6)

6

2

50

I (5)

1

0

0

II (4)

0

0

0

III (3-2-1)

2

2

100

Beste batzuk*

0

0

0

Guztira

9

4

44

6.

Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak)

2023/06

Jarduneko langileak

5 (0)

6 (0)

0

Itxitakoak

10

6

60

Guztira

10

6

60

7.

AEEHen eta EEHen kudeatzaileak

2023/07

AEEH

9 (0)

7 (0)

0

EEH

9 (0)

2 (0)

0

Guztira

17 (0)

9 (0)

-

8.

Ozonoaren aitzindariak

2023/08

KOL

4 (0)

4 (0)

0

NOx

3 (0)

3 (0)

0

Guztira

0

0

-

9.

ETS instalazioak (A, B edo C taldeak)

2023/09

IBI

13 (0)

12 (0)

0

IBB

2 (0)

1 (0)

0

Guztira

15 (0)

13 (0)

-

10.

Minden eta digerituen aplikazioak

2023/10

70

39

55

Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...)

2023/11

20

35

175

Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola

2023/12

10

8

80

Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak

2023/13

3

0

0

GUZTIRA

461

370

80

2. taula. Nafarroako industria jardueraren ingurumen ikuskapeneko 2023ko programaren gauzapenaren laburpena.

Azken urteetan, ikuskapen kopurua nabarmen handitu da; hala ere, kontuan hartu behar da 2021eko ekainetik aurrera indarrean dagoela 17/2020 Foru Legea, zeinak nabarmen handitu baitu nahitaez bisitatu behar diren instalazioen kopurua. Izan ere, 2020ra arte 260 inguru (IBI eta HMHG) ziren hiru urtean behin bisitatu beharrekoak, eta urte horretatik aurrera, aldiz, 1.100 inguru dira (IBI, HMHG eta IBB) hiru edo lau urtean behin bisitatu beharrekoak. Instalazio kopuru horrek aise gainditzen du langileen gaitasuna. Horregatik, programak ezarri dira kontuan izanda zenbat instalaziotarako dauden arrazoizko baliabideak une hauetan.

Salbuespen horrekin, handia izan da programaren betetze maila. Faktorerik garrantzitsuena ikuskatzaileen kopurua izan da, langile gutxi daudelako eta langile asko aldatu direlako egonkortze prozesuaren ondorioz.

Guztira, programatuta zeuden ikuskapenetatik 370 egin dira; aurreikusitakoen %80. Hauek dira datuak, programa eta azpiprogramen arabera banakatuta:

1) 1. programa. IBI instalazioak. Talde honetan programatutako ikuskapenetatik:

  • 6. taldeko instalazioetarako aurreikusitako bisita guztiak egin dira, bat izan ezik, ez baitzen beharrezkoa bigarren bisita egitea instalazioaren egoera ikusita.
  • 5. taldeko instalazioetan, aurreikusitako bisita guztiak egin dira.
  • 4. taldeko instalazioetan, aurreikusitako bisita guztiak egin dira, eta beste bi bisita egin dira urtean zehar talde horretako instalazioetara.
  • 3., 2. eta 1. taldeetan, aurreikusitako 63 instalazioetatik 57 bisitatu dira. Ez dira hiru bisita egin instalazioak ez direlako gauzatu. Bik IBB gisa funtzionatzen dute, eta ez dira IBI instalazioak; beste bat bikoiztuta zegoen zerrendan izen desberdin batekin.

Guztira, 88 instalazio bisitatu dira, hau da, instalazio guztien %95. Lehentasuna eman zaio talde honetako instalazioak bisitatzeari, bereziki 6., 5. eta 4. taldeetakoei. Ez dago ez bisitatzeagatik 2024ko programara igaro behar duen instalaziorik, eta 2024an bisitatzekoak ziren bi instalazio aurten bisitatu dira, gerora sortutako arrazoiengatik.

2) 2. programa. IBB instalazioak. Talde honetan programatutako ikuskapenetatik:

  • 5. taldeko instalazioetan, aurreikusitako bisita guztiak egin dira.
  • 4. taldeko instalazioetan, aurreikusitako bisita guztiak egin dira.
  • 3., 2. eta 1. taldeetan, aurreikusitako 173 instalazioetatik 119 bisitatu dira. Instalazio horietako bat ez da gauzatu, bi itxita zeuden, bostek ez dute IBB gisa funtzionatzen, jarduera lizentziarekin baizik, eta bi 2022an bisitatu ziren.

Guztira, 128 instalazio bisitatu dira, hau da, kontrolatutako instalazio guztien %70. Lehentasuna eman zaio 5. eta 4. taldeetako instalazioak bisitatzeari. Bisitatu ez diren instalazioak 2024ko programara pasatzen dira.

1. programako instalazioak ikuskatzeari lehentasuna eman zaionez, multzo hau izan da kaltetuena, eta gainera instalazio gehien dituena da. Instalazio horietako batzuetako kontrola GANek egin du, hondakin uren laginketa eta neurketa eginez.

3) 3. programa. Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

  • Aurreikusitako 15 instalazioetara egindako lekualdaketak kontrolatu dira, hau da, %100.
  • 4 ekintzatan ez da egiaztapen-txostenik egin, egiaztatu zelako ez zela hondakinik inportatzen edo bisitaren unean ez zela kamioirik ibiltzen. Hori arrunta da era horretako bisitetan.

4) 4. azpiprograma. IBEek hartutako isurketa laginak.

  • Instalazioen isurketen laginketei eta neurketei dagokienez, aurreikusitako 50 laginketetatik 46 egin ditu akreditatutako ikuskapen entitateak, hau da, programatutakoen %92.
  • Aurreikusitako instalazioetako batzuk beste laginketa batzuekin ordezkatu dituzte, urtean zehar sortutako beharren ondorioz.
  • Kontrolatu beharreko instalazioetako bat itxita zegoen eta kasu batean laginketa bat baino gehiago egin dira.

5) 5. azpiprograma. Itxitako IBB instalazioak.

  • Itxitako IBB instalazioetara aurreikusitako 9 bisitetatik 4 egin dira, hau da, %44.
  • 6. taldeko instalazioetako bi kasutan, erabaki zen bigarren bisita ez zela beharrezkoa, instalazioaren egoera ikusita.
  • Aztertu ez diren instalazioetara egin beharreko bisitak 2024ko programara igaro dira.

6) 6. azpiprograma. Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak).

  • Hondakindegi aktiboak. 1. programan aurreikusitako 5 instalazioak bisitatu dira eta beste bat gehitu da.
  • Itxitako hondakindegiak. Aurreikusitako 10 instalazioetatik 6 bisitatu dira. Azpiprograma honetan aurreikusitako instalazio guztien %60 bisitatu dira.

7) 7. azpiprograma. AEEHen eta EEHen kudeatzaileak.

  • AEEHen kudeatzaileak. 1. eta. 2. programetan, aurreikusitako 9 instalazioetatik 7 bisitatu dira.
  • EEHen kudeatzaileak. 1. eta. 2. programetan, aurreikusitako 9 instalazioetatik 2 bisitatu dira.

8) 8. azpiprograma. Ozonoaren aitzindariak Erriberan.

  • KOLak igortzen dituzten instalazioak. 1. eta. 2. programetan aurreikusitako 4 instalazioak bisitatu dira.
  • NOx-ak igortzen dituzten instalazioak. 1. programan aurreikusitako 3 instalazioak bisitatu dira.

9) 9. azpiprograma. ETS instalazioak (A, B edo C taldeak).

  • IBI instalazioak. 1. programan aurreikusitako 13 bisitetatik 12 egin dira.
  • IBB instalazioak. 2. programan aurreikusitako 2 bisitak egin dira.

10) 10. azpiprograma. Minden eta digerituen aplikazioak.

  • Minden aplikazioa kontrolatzeko 39 bisita egin dira aurreikusitako 70etatik, hau da, guztien %56.

Gainera:

1) Hasiera bateko ikuskapen planean aurreikusita ez zeuden 35 ikuskapen egin dira, nahiz eta hasiera batean 20 egitea zegoen aurreikusita. Haietan, errekerimenduak, salaketak eta bestelako gorabeherak frogatu behar izan dira.

2) Atmosferarako emisioak aztertzeko akreditazioa duten laborategiei egin beharreko 10 kontroletatik 8 egin dira, %80.

3) Interes komuneko mugaz haraindiko instalazioetara egin beharreko 3 bisitetatik, bat ere ez da egin, ez baita beharrik izan.

Bisita programatuak eta programatu gabeak kontuan harturik, 461 bisita zeuden aurreikusiak, eta 370 egin dira; guztien %80. Lehentasuna eman zaio IBI gisa funtzionatzen duten instalazioak bisitatzeari, eta, horien barruan, arrisku indizeari jarraitu zaio.

2016an zenbait adierazle erantsi ziren. Denboran izanen duten eboluzioak bide emanen du departamentuaren ikuskapenaren jarduna ebaluatzeko eta jakiteko norainokoa den instalazioen betetze maila.

Zehapen espedientea hasteko proposamenak eta akatsak ikuskapen bisitak egiten direnean zenbatzen dira, edo bisita horiek ingurumen egoera baloratzeko bide ematen dutenean. Horregatik, aurreko urteetan bezala, egindako 370 ikuskapenetatik, benetan ebaluatzen diren ekintzak soilik zenbatzen dira adierazleak kalkulatzeko, baina hargatik bisiten ehunekoa adierazitakoa da.

Adierazleak

Egindako bisitak

Zehapen ­espedientea irekitzeko ­proposamenak

Txosten onen kopurua (ez-betetzerik gabekoak)

Txosten egokien ­kopurua (garrantzi txikiko ­ez-betetzeak dituztenak)

Txosten zuzenen
kopurua (onak
eta egokiak)

Txosten akastunen kopurua (garrantzizko/garrantzi handiko ez-betetzeak dituztenak)

2016

N

130

11

20

7

27

78

%

98

8

15

5

20

60

2017

N

131

12

25

15

40

63

%

99

9

19

11

30

48

2018

N

115

6

20

12

32

76

%

78

5

17

10

27

66

2019

N

178

18

51

20

71

107

%

86

10

29

11

40

60

2020

N

138

16

43

15

58

80

%

73

12

31

11

42

58

2021

N

221

25

76

26

102

119

%

88

11

34

12

46

54

2022

N

256

36

61

20

81

175

%

76

14

24

8

32

68

2023

N

310

33

111

21

132

178

%

80

11

36

7

43

57

3. taula. Adierazleak, zehapen proposamenak eta txostenak.

Lehenengo taulako adierazleei dagokienez, honako hau adierazi behar da:

–Bisita kopuruak gora egin du azken urtean. Egindako bisiten ehunekoa onargarria da aurreikusitakoen aldean: %80. Arestian adierazi bezala, langileen eskuragarritasun arazoen ondorioz, ezin izan da lortu gauzapen ehuneko handiagoa. Lehentasuna eman zaie IBI duten instalazioei eta arrisku indize handienekoei.

–Txosten onen eta egokien kopurua handitu da 2023an, aurreko urtearekin alderatuta, eta 2019-2021 urtaldiko mailetan kokatu da.

Antzemandako akatsei dagokienez, honako hau adierazi behar da:

ADIERAZLEAK

GARRANTZI HANDIKO AKATSAK

GARRANTZIZKO AKATSAK

GARRANTZIZKO ­AKATSAK ETA GARRANTZI ­HANDIKOAK

GARRANTZI GUTXIKO AKATSAK

AKATSAK, GUZTIRA

2016

N

42

203

245

148

393

Batezbestekoa

0,32

1,56

1,88

1,14

3,02

2017

N

80

178

258

101

359

Batezbestekoa

0,63

1,39

2,02

0,79

2,81

2018

N

40

153

193

94

287

Batezbestekoa

0,37

1,42

1,79

0,87

2,66

2019

N

72

173

245

102

347

Batezbestekoa

0,41

0,99

1,4

0,59

1,99

2020

N

44

128

172

68

240

Batezbestekoa

0,32

0,93

1,25

0,50

1,75

2021

N

81

208

289

129

418

Batezbestekoa

0,37

0,94

1,31

0,58

1,89

2022

N

124

320

444

167

611

Batezbestekoa

0,48

1,25

1,73

0,65

2,39

2023

N

190

347

537

118

655

Batezbestekoa

0,61

1,12

1,73

0,38

2,11

4. taula. Adierazleak, akatsak.

3. irudiak erakusten du nolako bilakaera izan duen akatsen indizeak 2016tik hona.

4. taulako adierazleetan, hiru urteko aldien bilakaera alderatzen da, eta, beraz, honako hau ikusten da:

–Bisita bakoitzean atzemandako akatsen indizeak, pixkanaka behera egin ondoren 2016-2018 urtealditik, 2019-2021 urtealdian 2,83 izatetik 1,88 izatera pasatu baitzen batez bestean, gora egin du 2,25era. Bi urtealdien arteko balioa da hori, 2022koa baino txikiagoa.

–Garrantzi handiko akatsen indizea, urtaldi haietan 0,44tik 0,37ra jaitsi ondoren, 0,55era igo da, eta hori 2022koa baino handiagoa da (0,48).

–Garrantzizko akatsen indizea 1,46tik 0,95era jaitsi ondoren, 1,18ra igo da, eta hori 2022koa baino txikiagoa da (1,25).

–Arrazoi horiengatik, garrantzi handiko eta garrantzizko akatsen kopurua, 1,90etik 1,32ra jaitsi ondoren, 1,73ra igo da, eta hori 2022ko bera da.

–Guztizko akatsen indizea 2,25 da, 2022koa (2,39) baino txikiagoa, eta 2016-2018 eta 2019-2021 urtaldietako indizeen artekoa.

Eten egin da garrantzi handiko, garrantzizko eta guztizko akatsen kopurua murrizteko joera, 2016-2021 urtaldian hauteman zena, eta bi urtaldi horien arteko balioetara pasatu da.

Akats kopuruaren gorakada hori azaltzeko arrazoia izan daiteke IBB araubidean jarduten duten instalazio bisitatuetako asko lehenago bisitatu ez zirela eta akats asko zituztela.

3.2. 2023ko ikuskapen programan identifikatutako ingurumen arazoak berrikustea.

2023ko programan identifikatutako arazo zehatzak, arazo horien egoera urtearen joan-etorrian eta 2024erako aurreikuspena:

ERREFERENTZIA

PROIEKTUA

HELBURUAREN DESKRIBAPEN LABURRA

EGOERA 2023an

2024rako EGOERA

2023/09

Usainak Viana eta Logroño inguruetan.

Usainen emisioak murriztea.

–Instalazioaren ustiapena hobetu da.

–Ez da kexarik jaso 2022an.

–Ikuskapen programatik kendu da.

–Instalazioa programaren barnean bisitatuko da, haren IRaren arabera.

2023/10

Iruñerriko Mankomunitatearen hondakindegia.

Tratatu gabeko hondakinak (materia organikoa barne) isurien ontzian biltzeari uztea (646/2020 Errege Dekretuaren 7. artikulua).

–Egoera bere horretan mantentzen da.

–Titularrak planteatzen duen irtenbide bakarra da tratamendu instalazio bat eraikitzea, martxan hasiko dena, aurreikusten denez, 2025aren amaierarako; ordura arte, araudia ez betetzen jarraituko du.

–Ikuskapen programan mantentzen da.

–Urtean bi bisita eginen dira.

2023/11

Fuel olioaren iturburua Tuteran.

Erregaiaren iturburua identifikatzea, haren emisioa geldiaraztea eta lurzoruaren deskontaminazioa, bidezkoa bada.

–Ez da aurrerapen nabarmenik egin ildo horretan.

–Ikuskapen programan mantentzen da

2023/12

Aranon dagoen instalazio bat, ingurumen baimen integratua duen kokagune batean, itxita eta lege egoera irregularrean dagoena.

Behar diren ekintzak koordinatzea titularrak egoera erregulariza dezan edo leku hori utz dezan.

–Lege egoera irregularra.

–Behar diren ekintzak koordinatzea titularrak egoera erregulariza dezan edo leku hori utz dezan.

–Ez da ekintzarik egin langile faltagatik.

–Ikuskapen programan mantentzen da.

2023/13

Aparrak Kasedako zubian.

Aparrak desagertzea.

–Ez da jaso iaz adina apar azaldu denik.

–Aragoi ibaira isurtzen duen enpresak tentsoaktiboak aztertu ditu isurketan; detekzio-mugaren gainetik detektatu ditu eta isurketa moteldu du.

–Ebroko Konfederazio Hidrografikoak artxibatu ditu Aragoi ibaiko aparrekin lotutako jarduketak, behar adina froga ez dagoelako isurketaren jatorria egiaztatzeko.

–Jarraipena Basozainen eskutik.

–Ikuskapen bisitak inguruko instalazioen ikuskapen programaren barnean.

–Ikuskapen programatik kendu da.

5. taula. 2023ko programako arazo zehatzak berrikustea.

Informazio hori kontuan hartuta, 2024ko programatik kendu dira 2023/09 eta 2023/13 erreferentziak, eta gainerakoei eutsi egin zaie. Atal honetan kontuan hartu beharreko arazo berriak 4.2 atalean adierazten dira.

4.–PROGRAMAREN HELBURUAK

4.1. Programaren helburu estrategikoak.

Ingurumenaren kalitatea hobetzea da programa honen azken helburua, Nafarroan ingurumen arloko legeak bete daitezen sustatuz. Hauexek dira helburuak, gutxienez ere:

a) Ingurumen arloko araudia eta baimenetan ezarritako ingurumen baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

b) Instalazio horien gaineko informazio eguneratua izatea (handitzeak, jarduerak uztea, aldaketak...).

c) Legeztatu gabeko jarduerak, industriak, hondakindegiak eta abar identifikatu eta erregularizatzea.

d) Oharrak, kexak, salaketak, gorabeherak eta istripuak kudeatzea.

e) Jarduerek ingurumenean duten eragina murriztea.

f) Baimenak berrikusteko proposamenak egitea.

g) Enpresen ingurumen arriskuen ebaluazioa egitea, 2010/75/EB Zuzentarauaren 23. artikuluan adierazitakoari jarraikiz, ikuskapen lana planifikatzeko oinarria izan dadin.

h) Ikuskapenak bateratzea Espainiako gainerako autonomia erkidegoekin eta, oro har, Europa osoarekin, helburuei, estrategiari eta irizpideei dagokienez, bai eta ikuskapen txostenak argitaratzeari dagokionez ere.

i) Bermatzea hondakinen mugaz haraindiko garraioari buruzko araudia betetzen dela, baita arlo horretako egintza administratiboak ere, eta aplikatu beharreko araudiaren kontra egiten duten jarduketak atzematea.

4.2. Berariazko helburuak eta proiektuak 2024. urterako.

Ikuskapen programa hau idazteko unean, nahiz eta COVID-19ak eragindako pandemiak aktibo jarraitzen duen, aurreko urteetako zailtasun eta murrizketarik gabe aritzen ahal da.

Dena dela, ikuskapen jardueren planifikazioak aukera eman behar du arrisku handieneko jardueren ikuskapena lehenesteko, ingurumen eragin txikiagoa duten beste batzuen kaltetan. Azken horiek izanen dira ikuskatu gabe utziko direnak eta atzeratuko direnak.

Honako programa hauek ditu ingurumen ikuskapenerako 2024ko programak:

1) Ingurumen baimen integratua duten jarduerak.

2) Ingurumen baimen bateratua duten jarduerak.

3) Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

Eta azpiprograma hauek:

4) Hondakin uren laginketa, ikuskapenak egiteko akreditazioa duen entitate baten kargura.

5) Ingurumen baimen integratua edukita itxi diren instalazioak.

6) Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak).

7) AEEHen eta EEHen kudeatzaileak.

8) Ozonoaren aitzindariak isurtzen dituztenak: KOL eta NOx.

9) Europar Batasunaren emisio eskubideen salerosketaren (ETS) araubidean dauden instalazioak; A taldea, B taldea eta C taldea.

10) Minden eta digerituen aplikazioaren kontrola.

Gainera, kontuan hartu dira beste bisita talde batzuk:

11) Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

12) Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

13) Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

14) Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

Taula honetan bilduta daude 2024ko ekitaldian programatutako proiektuak, ikuskapen programaren helburu estrategikoei jarraikiz. Lehenengo zutabean adierazten da Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren programa eta azpiprogramekiko lotura. Berrikusketa bat egin da 3.2. puntuan, arazo zehatzei erantzuten dieten 14) azpiprogramako proiektuetarako.

PROGRAMA

AZPIPROGRAMA

HELBURU ­ESTRATEGIKOA

ERREFE­RENTZIA

PROIEKTUA

HELBURUAREN DESKRIBAPEN LABURRA

1.

IBI instalazioak

2024/01

IBI duten jarduerak

Arriskuaren ebaluazioaren emaitzen arabera programatutako ikuskapenak.

Betetze maila txikiena duten enpresen berariazko segimendua, sei hilabetean behin.

KPKI jarduera berrien ikuskapena urtebeteko epean, martxan jartzen direnetik aurrera.

2

IBB instalazioak

2024/02

IBB duten jarduerak

Arriskuaren ebaluazioaren emaitzei jarraituz arrisku handiena duten IBB jarduerak ikuskatzea.

3.

Hondakinen mugaz haraindiko garraioak

2024/03

Hondakinen mugaz haraindiko garraioen kontrola

Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapena, 660/2014 EB Erregelamenduan ezarritakoarekin bat (180/2015 Errege Dekretua).

4.

IBEek hartutako isurketa laginak

2024/04

Hondakin uren laginketa eta neurketa

Isurketen laginketa eta neurketa, ikuskapenak egiteko entitate akreditatuen kargura

5.

Itxitako IBB instalazioak

2024/05

Itxitako IBI jarduerak ikuskatzea

Itxitako jardueren ikuskapen programatuen helburua da haien egoeraren jarraipena egitea eta ixteko plana ongi bete dela egiaztatzea

6.

Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak)

2024/06

Hondakindegien ikuskapena

Ustiategietako instalazioei programatutako ikuskapenak eta itxitako instalazioen egoera eta egoera administratiboa egiaztatzea.

7.

AEEHen eta EEHen kudeatzaileak

2024/07

AEEHen eta EEHen kudeatzaileen ikuskapena.

8.

Ozonoaren aitzindariak

2024/08

Ozonoaren aitzindariak isurtzen dituztenen ikuskapena Erriberan.

9.

ETS instalazioak (A, B edo C taldeak)

2024/09

ETS instalazioen kontrola.

10.

Minden eta digerituen aplikazioak

2024/10

Minden eta digestatoen aplikazioaren "in situ" kontrola.

Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...)

2024/11

Programatu gabeko gaztiguak eta ikuskapenak.

Bisiten ikuskapenak, salaketen, kexen, gaztiguen eta abarren ondorioz

Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

2024/12

Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

Atmosferara eginiko emisioak aztertzeko laborategi akreditatuek eginiko laginketa kontrolatzea.

Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak

2024/13

Interes komuneko eremu mugakideetako instalazioetako ikuskapenak

Interes komuneko beste autonomia erkidego batzuetako eremuetan dauden instalazioetan eginiko baterako ikuskapenak

Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

2024/14

Iruñerriko Mankomunitatearen hondakindegia

Tratatu gabeko hondakinak (materia organikoa barne) isurien ontzian biltzeari uztea (646/2020 Errege Dekretuaren 7. artikulua).

2024/15

Fuel olioaren iturburua Tuteran.

Erregaiaren iturburua identifikatzea, haren emisioa geldiaraztea eta lurzoruaren deskontaminazioa, bidezkoa bada.

2024/16

Aranon dagoen instalazio bat, ingurumen baimen integratua duen kokagune batean, itxita eta lege egoera irregularrean dagoena.

Behar diren ekintzak koordinatzea titularrak egoera erregulariza dezan edo leku hori utz dezan.

2024/17

Usainak Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hirian

Kontrolatzea zer baldintzatan isurtzen duten kolektorera bertan dauden industria-instalazioek.

2024/18

Arazoak Cadreitako hiri HUAn tomatearen kanpainan

Ekoizpen-plantetako batean tratamendu-sistema ikuskatzea eta tomatea ekoizteko bi plantatako arazketa-instalazioen funtzionamendua optimizatzea

6. taula. Nafarroako industria jardueraren ingurumen ikuskapeneko 2024ko programaren egitura.

4.2.1. Ingurumen baimen integratua duten jarduerak.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.2 artikuluaren arabera, ingurumen arloko ikuskapen lana egiteko eskumena duten organoek ingurumen aldetik ikuskatzeko sistema bat izanen dute errege lege dekretu horren 1. eranskinean jasota eta bere lurraldean kokatuta dauden instalazioetarako. Ingurumen aldetik ikuskatzen duen sisteman instalazioak ingurumenean dituen ondorio garrantzitsuen analisia sartuko da, eta ingurumen arloko araudia betetzen dela egiaztatzeko behar den maila bermatuko.

Hori helburu, arriskuen analisia egin da Ingurumeneko Ikuskapenen Sarearen (REDIA) barrenean adostutako metodologia aplikatuta, baina IMPEL Easy Tools proiektuan definitutako metodologia 1/2016 Errege Lege-dekretuaren eraginpeko instalazioei egokituta.

Honako hauek dira arriskuen analisiaren xede diren jarduerak: kutsaduraren prebentzioari eta kontrolari buruzko araudiaren eraginpean daudenak, eta, horiez gain, Industria Emisioen Zuzentarauak ukitutako instalazio berriak, eta horietatik kendu dira itxitako instalazioak edo IBI izateari utzi diotenak, hots, honako hauek:

JARDUERAREN KATEGORIA

2021eko INSTALAZIO KOPURUA

2022ko INSTALAZIO ­KOPURUA

2023ko INSTALAZIO ­KOPURUA

2024ko INSTALAZIO ­KOPURUA

1

Errekuntzako instalazioak

4

4

4

4

2

Metalak ekoitzi eta eraldatzea

20

19

21

19

3

Mineralen industriak

9

9

9

9

4

Industria kimikoa

7

7

7

7

5

Hondakinen kudeaketa

36

40

34

36

6

Papera eta kartoia

5

5

5

5

7

Ehungintza industria

1

1

1

1

8

Larruaren industria.

0

0

0

0

9

Nekazaritzako elikagaien industria

26

31

30

31

Abeltzaintza-industria

130

132

141

139

10

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

6

6

5

5

11

Karbonoaren industria

1

1

1

1

GUZTIRA

245

255

257

257

7. taula. IBI instalazioen laburpena 2024an.

Arriskuak aztertzeko metodologia ukitutako instalazioei aplikatuta, emaitza hau lortu da:

JARDUERAREN KATEGORIA

6ko ­ARRISKUA

5eko ­ARRISKUA

4ko ­ARRISKUA

3ko ­ARRISKUA

2ko ­ARRISKUA

1eko ­ARRISKUA

BERRIAK

GUZTIRA

2024

1

Errekuntzako instalazioak

0

0

0

3

1

0

0

4

2

Metalak ekoitzi eta eraldatzea

0

5

7

4

3

0

0

19

3

Mineralen industriak

0

3

2

4

0

0

0

9

4

Industria kimikoa

2

0

3

2

0

0

0

7

5

Hondakinen kudeaketa

3

8

6

16

0

0

3

35

6

Paperaren eta kartoiaren industria

0

1

4

0

0

0

0

5

7

Ehungintza industria

0

0

0

1

0

0

0

1

8

Larruaren industria.

0

0

0

0

0

0

0

0

9

Nekazaritzako elikagaien industria

0

0

2

22

6

0

1

31

Abeltzaintza intentsiboa

0

0

1

58

75

0

5

139

10

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

0

0

1

4

0

0

0

5

11

Karbonoaren industria

0

1

0

0

0

0

0

1

GUZTIRA

5

18

26

115

85

0

9

257

2024KO BISITAK

10

18

15

39

35

0

0

117

8. taula. IBI instalazioetako arriskuen analisiaren laburpena 2024an.

4.2.2. Ingurumen baimen bateratua duten jarduerak.

17/2020 Foru Legearen 1. eranskinean jasotako instalazio horien kasuan, 2021eko ekainetik aurrera, departamentuarena da soilik horien gaineko eskumena, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen azken xedapenean adierazitakoarekin.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 63.3 artikuluaren arabera, organo eskudunek jarduera eta instalazioak ingurumen aldetik ikuskatzeko sistema bat finkatuko dute. Horretarako, ikuskapen programa bat edo gehiago edukiko ditu, non zehaztuko diren hartzen den eremu geografikoa, ukitzen dituen instalazioen mota edo kokapena, ikuskapen bisiten eta ingurumen kontrolerako beste modu batzuen maiztasuna, indarraldia eta erregelamenduz zehazten diren gainerako edukiak.

Arriskuen analisia egin da 17/2020 Foru Legearen 1. eranskinean jasotako jardueretarako, zeinek ingurumen baimen bateratuaren araubidea baitute.

Lehenik eta behin, adierazi behar da, duten garrantziagatik, horietako batzuk historikoki ikuskapen programan jaso direla eta sarritan bisitatu direla, IBI duten instalazio batzuk baino sarriago ere.

Orobat, kontuan izan behar da instalazioen zerrenda egiteke dagoela. Hortaz, gerta liteke aldaketak egotea instalazioen kopuruan, sailkapenean eta arriskuen ebaluazioan.

Eskuragarri dagoen informazioarekin, arriskuen azterketa IMPEL Easy Tools proiektuan zehaztutako metodologiaren bidez egin da, 1/2016 Errege Lege Dekretuaren eraginpeko instalazioetan egindakoaren antzera, eta honako emaitza hau lortu da:

IBB ­MULTZOA

JARDUERAREN KATEGORIA

6ko ­ARRISKUA

5eko ­ARRISKUA

4ko ­ARRISKUA

3ko ­ARRISKUA

2ko ­ARRISKUA

1eko ­ARRISKUA

BERRIAK

GUZTIRA 2024

1

Errekuntza eta energia instalazioak

0

0

0

8

0

0

0

8

2

Metalak ekoitzi eta eraldatzea

0

1

2

87

3

0

3

96

3

Mineralen industriak

0

0

0

1

0

0

0

1

4

Industria kimikoa

0

0

0

9

3

0

1

13

5

Hondakinen kudeaketa

0

0

2

145

3

0

8

158

6

Paperaren industria

0

0

0

3

0

0

0

3

7

Ehungintza eta oinetakogintza

0

0

0

0

0

0

0

0

8

Larruaren industria

0

0

0

3

0

0

0

1

9

Nekazaritzako elikagaien industriak

0

3

1

13

36

0

1

52

10

Abeltzaintzako ustiategiak

0

0

1

34

461

0

4

500

11

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

0

0

3

16

0

22

0

41

12

Zura kontserbatzeko industria

0

0

1

0

0

0

0

1

13

Hondakin-uren tratamendua

0

2

2

4

107

0

2

116

14

CO2-a harrapatzea

0

0

0

0

0

0

0

0

15

Arte Grafikoak

0

0

0

0

0

0

0

0

16

Beste industria jarduera batzuk

0

0

1

27

4

0

1

33

17

Biltegiratze instalazioak

0

0

0

8

0

0

1

9

GUZTIRA

0

6

13

357

617

22

21

1.032

2024KO BISITAK

0

6

10

131

38

0

0

185

9. taula. IBB instalazioetarako arriskuen analisiaren laburpena 2024an.

Aurretik adierazitako salbuespenarekin, hau da, inbentarioa egiten ari direla eta balitekeela handiagoa izatea, agerikoa da lau urteko epean bisitatu beharreko instalazioen kopuru osoak (1.032) askogatik gainditzen duela lan hori egin behar duten langileen gaitasuna. Ondorioz, langileak baldintza optimoetan egiteko gai izanen litzatekeen bisiten kopurua programatu da; beraz, aurreko urteen moduan, bisiten ehuneko handia lortuko da, baina ia ziurra da dena ez dela beteko.

Adierazi behar da, era berean, 1.032 instalazioetatik 500 haztegiak direla.

Hori dela eta, zerbitzuko langileek KPKI instalazioetan lehentasuna duten bisitak egin eta gero ikuskatuko dituzte proiektu horretan zerrendatutako jarduerak.

4.2.3. Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

Europar Batasuneko 660/2014 Erregelamenduak ezarri zuen beharrezkoa zela hondakinak mugaz haraindi garraiatzeko ingurumen ikuskapeneko plan bat izatea, urtero onetsiko dena, eta horretan kontuan izan beharreko hainbat baldintza zehaztu zituen.

Ikuskapenak instalazioetan egiten ahal dira kamioiak abiatu aurretik edo, bestela, hondakinak garraiatzen ari direnean, errepidean.

Ukitutako jarduerentzat, enpresentzat, eragileentzat eta negoziatzaileentzat egin dira arriskuen analisiak, honako hauentzat hain zuzen:

JARDUERAREN KATEGORIA

2021eko INSTALAZIOEN KOPURUA

2022ko INSTALAZIOEN KOPURUA

2023ko INSTALAZIOEN KOPURUA

2024ko INSTALAZIOEN KOPURUA

Hondakin arriskutsuen garraioa

8

8

5

5

Hondakin ez arriskutsuen garraioa

14

14

23

23

GUZTIRA

22

22

28

28

10. taula. HMHG instalazioen laburpena 2024an.

Ukitutako zer instalaziori buruz dugun informazioa orain, horiei aplikatu zaie arriskuen analisiaren metodologia, II. eranskinean zehaztutakoarekin bat, eta ondoko emaitza eskuratu da:

JARDUERAREN KATEGORIA

6ko ­ARRISKUA

5eko ­ARRISKUA

4ko ­ARRISKUA

3ko ­ARRISKUA

2ko ­ARRISKUA

1eko ­ARRISKUA

GUZTIRA

Hondakin arriskutsuen garraioa

0

0

5

0

0

0

5

Hondakin ez arriskutsuen garraioa

0

2

9

2

6

3

22

GUZTIRA

0

2

14

2

6

3

27

2024KO BISITAK

0

2

7

0

1

1

11

11. taula. HMHG instalazioetarako arriskuen analisiaren laburpena 2024an.

Arriskuen analisian oinarrituta, guztira, 11 instalazio ikuskatu nahi dira, betiere kontuan izanda SEPRONAk eskura dituen baliabideak.

4.2.4. Hondakin uren laginketa eta neurketa.

Hondakin uren isurketa aipagarriak egiten dituzten 161 instalazio aztertu dira. Horietatik 49 aukeratu dira, non departamentuko langileek 50 tokitan hartu dituzten laginak; izan ere, instalazio batean bi lagin hartu dira.

Laginketa eta neurketa GAN sozietate publikoko langileek egin dituzte (entitate horrek UNE-EN ISO/IEC 17.020:2004 akreditazioa dauka), eta, gero, laborategi akreditatu batera bidaltzen dira analizatzeko eta egiaztatzeko ea emisiorako muga-balioak betetzen dituzten. Emaitzak ikuskapen txostenera erantsiko dira.

Instalazio horien laginketan eta neurketan, 24 laginketa egin dira ingurumen baimen integratua duten instalazioetan, eta 36 ingurumen baimen bateratua duten instalazioetan.

4.2.5. Itxitako IBI jarduerak ikuskatzea.

96/61 Zuzentaraua ezarri eta Espainiako araudira 16/2002 Legearen bidez txertatu ondoren eta ingurumen baimen integratuaren legezko araubidea indarrean jarri ondoren, hainbat instalazio itxi egin dira, jarduera utzi dutelako.

Nahiz eta 2010775/EB Zuzentarauak 22. artikuluan instalazioak ixteko baldintzak ezartzen dituen eta zehazki ezartzen dituen zoruei buruzko oinarrizko txostenari dagozkionak, ixteko prozedura ez dago araututa egun indarrean dagoen araudian. Nafarroan erabaki da titularrari eskatzea proiektu bat aurkezteko, ixteko prozeduran egin behar diren ekintzak bilduko dituena. Horrez gain, ebazpen bat emanen da, instalazioak itxi ondoren bete behar dituen baldintzak zehazteko. Bisitetan, baldintza horien betetze maila eta instalazioen egoera begiratuko da.

Arriskua ebaluatu da kontuan hartuta itxieratik iragandako denbora, dugun informazioa (edo informazio falta) eta haiekin loturiko ingurumen arazoak. Irizpide hori oinarri hartuta, programazio hau ezarri da:

6ko ­ARRISKUA

5eko ARRISKUA

4ko ­ARRISKUA

3ko ­ARRISKUA

2ko ­ARRISKUA

1eko ­ARRISKUA

BESTE BATZUK

GUZTIRA

2019ko INSTALAZIO KOPURUA

0

4

2

4

0

1

--

11

2020ko INSTALAZIO KOPURUA

0

10

1

1

0

6

31

49

2021eko INSTALAZIO KOPURUA

0

3

1

7

2

6

33

52

2023ko INSTALAZIO KOPURUA

3

1

0

2

4

1

39

50

2024ko INSTALAZIO KOPURUA

0

4

0

2

4

1

40

51

2024KO BISITAK

0

4

0

2

3

1

0

10

12. taula. 2024an itxitako IBI instalazioetarako arriskuen analisiaren laburpena.

"Beste batzuk" taldearen barnean dauden instalazioak dira, jardunean egonda, orain 1/2016 Errege Lege Dekretuaren I. eranskinean ezartzen diren atalase mailetatik beheiti daudenak izandako aldaketengatik edo disolbatzaileen kontsumoaren edota abelburuen kopurua jaisteagatik. Kasu honetan, ingurumen baimen bateratuaren edo jarduera lizentziaren araubidearen barnean daude orain, eta, beraz, haien ikuskapena IBB duten jardueren multzoaren barnean dago edo udalaren eskumenekoa da. Taldean sartzen dira, halaber, gauzatu ez diren edo erabat desegin diren instalazioak, ez baitago instalaziorik bisitatzeko. Instalazioren bat martxan jartzen bada berriro, zerrenda horretatik kanpo geratuko da.

Proiektu honetan aipatutako jarduerak ikuskatuko dira zerbitzuko langileek bisita lehenetsiak bukatzen dituzten heinean (IBI eta IBB instalazioetakoak), kontuan hartuta horiei lotuta izaten ahal den problematika.

4.2.6. Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak).

Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 3. puntuan jasota dago Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokor bat, eta, horren arabera, ikuskapen azpiprograma batzuk finkatzen dira.

Zehazki, hondakindegien (aktiboak eta itxitakoak) azpiprograma espezifiko bat finkatzen da. Hondakindegi aktiboen kasuan, bisiten maiztasuna aurreikusten da 4.2.1 eta 4.2.2 taldeetan; izan ere, instalazio horiek dagoeneko aurreikusita zeuden dagozkien programetan.

Hondakindegi ez aktiboen kasuan, zeinak abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren eta Hondakinak zabortegietan utziz ezabatzeko jarduera arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuaren aurrekoak baitira. Itxitako hondakindegiak ez dira sartzen 4.2.1 eta 4.2.2 programetan, ingurumen baimen integratua duten instalazioetan daudenak izan ezik.

Berrogeita bi leku inbentariatu dira, eta horietatik hiru, ziur asko, ez dira existitzen; beraz, hogeita hemeretzi gelditzen dira. 2023ko programan itxitako 13 hondakindegi sartzen dira, bi IBI duten jarduera aktiboetan eta 11 itxitako instalazioetan.

6ko ­ARRISKUA

5eko ­ARRISKUA

4ko ­ARRISKUA

3ko ­ARRISKUA

2ko ­ARRISKUA

1eko ­ARRISKUA

GUZTIRA

INSTALAZIO AKTIBOEN KOPURUA 2024an

1

5

0

0

0

0

6

2024KO BISITAK

2

5

0

0

0

0

7

2024an ITXITAKO INSTALAZIOEN KOPURUA

**

**

**

**

**

**

39

2024KO BISITAK

**

**

**

**

**

**

13

2024ko BISITAK GUZTIRA

**

**

**

**

**

**

20

13. taula. 2024an itxitako hondakindegi aktiboetako arriskuen analisiaren laburpena.

4.2.7. AEEHen eta EEHen kudeatzaileak.

Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 3. puntuan jasota dago Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokor bat, eta, horren arabera, ikuskapen azpiprograma batzuk finkatzen dira.

Zehazki, AEEHen eta EEHen kudeatzaileen azpiprograma espezifiko bat ezartzen da, 4.2.1 eta 4.2.2 taldeen maiztasuna zuzentzen duena, instalazio horiek kasuan kasuko programetan jasota zeudelako.

Programan bederatzi instalazio sartzen dira AEHH kudeatzaile gisa eta beste hamahiru instalazio EHH kudeatzaile gisa; horietako bat amankomuna da.

4.2.8. Ozonoaren aitzindariak Erriberan.

Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 3. puntuan jasota dago Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokor bat, eta, horren arabera, ikuskapen azpiprograma batzuk finkatzen dira.

Zehazki, ozonoaren aitzindariak (KOL eta NOx) isurtzen dituztenen ikuskapen eta kontrol azpiprograma bat finkatzen da Nafarroako Erriberan. Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorraren eta Nafarroako airearen kalitatea ozonoari dagokionez hobetzeko planaren ondoriozko azpiprograma espezifiko bat da, eta 4.2.1 eta 4.2.2 taldeen maiztasuna zuzentzen du; izan ere, instalazio horiek dagoeneko aurreikusita zeuden kasuan kasuko programetan.

Programan Nafarroako Erriberan eta 117/2003 Errege Dekretuaren eraginpean dauden lau instalazio sartzen dira. Horrez gain, disolbatzaileen kudeaketa planen kontrola eginen da Nafarroan eta Errege Dekretuaren eraginpean dauden instalazio guztietan.

Halaber, eremu horretan NOx emisio handiak dituzten bi instalazio bisitatuko dira, gaur egun abian dauden hiruretatik. Guztietan egiaztatu da TEOak aplikatu direla dagozkien aplikazio erabakietara egokitzeko orduan.

4.2.9. ETS instalazioak (A, B edo C taldeak).

Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 3. puntuan jasota dago Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokor bat, eta, horren arabera, ikuskapen azpiprograma batzuk finkatzen dira.

Zehazki, Europar Batasunaren emisio eskubideen salerosketaren (ETS) araubidean dauden instalazioak ikuskatzeko azpiprograma bat finkatu da; A taldea (< 50.000 t CO2), B taldea (> 50.000 eta < 500.000 t CO2) eta C taldea (> 500.000 t CO2). Azpiprograma espezifiko bat da, Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokorraren ondoriozkoa, eta 4.2.1 eta 4.2.2 taldekoak ikuskatzeko maiztasuna zuzentzen du kategoriaren arabera.

16 instalazio sartzen dira programan; horietatik 14k IBI gisa funtzionatzen dute, eta 4.2.1 taldeko programan jasota daude; beste 2k, aldiz, IBB gisa funtzionatzen dute, eta 4.2.2 taldeko programan jasota daude.

Ikuskapenean egiaztatuko dira, nagusiki, erregai-kontsumoa kontrolatzeko prozedurak eta neurketa gailuak.

4.2.10. Minden eta digerituen aplikazioak.

Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 3. puntuan jasota dago Nafarroako ingurumenaren ebaluazio orokor bat, eta, horren arabera, ikuskapen azpiprograma batzuk finkatzen dira.

Zehazki, azpiprograma bat finkatzen da mindak eta digerituak aplikatzen dituzten instalazio handiak kontrolatzeko.

Simaurraren eta digerituaren aplikazioa kontrolatzeko protokolo bat finkatzen da titularrekin. Ondoren, horien aplikazioa kontrolatzen da hamabost egunetik behin.

Zortzi instalazio kontrolatuko dira: 3k digestore anaerobio bat dute eta lurrean digeritua aplikatzen dute, eta 5ek mindak aplikatzen dituzte. Digeritua aplikatzen duten instalazioetako batean 10 kontrol bisita eginen dira, eta beste bietan 5; minda aplikatzen den instalazioetan, bost bisita eginen dira haietako bakoitzean. Guztira, 45 kontrol bisita eginen dira.

4.2.11. Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

Programatu gabeko ikuskapenak kexei, salaketei, gorabeherei edo istripuei daude lotuta. Horretarako, informazioa biltzen da eta instalazioak bisitatzen dira, egoerari dagozkion jarduketak hasteko, ingurumen arriskuak edo kalteak ebaluatzeko eta, ahal dela, kasuan kasuko neurri zuzentzaileak hartzeko.

Urte honetara arte, programatu gabeko 20 ikuskapen bisita programatzen ziren; hala ere, kontuan izanda zenbat bisita egin diren azken urteetan, 2024rako guztira 30 bisita programatzen dira.

4.2.12. Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

Aurten, urtearen joan-etorrian, Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoko langileek aztertu eginen dituzte laborategi akreditatuek gune horietan egiten dituzten neurketak, arreta berezia jarriz neurketak UNE-EN arauen arabera edo aplikatzekoak diren prozedura teknikoen arabera egin daitezen. Gestión Ambiental de Navarra SAk Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren baimena du lan horiek egiteko.

Laborategi akreditatuaren jarduna ikuskatuko da, ez instalazioaren funtzionamendua, salbu eta neurketarekin zerikusia duten kontu oso zehatzetan (konparaziorako, emisio guneak UNE-EN 15259 arauan jasotakoarekin bat heldu direla ikusteko edo emisioa sortzen duen jarduera gauzatzen duten instalazioen funtzionamendua egiaztatzeko).

Aurreikusita dago hamar instalaziotara egitea bisita 2024an, eta helburua da laborategi akreditatu bakoitzari bi kontrol egitea eta aurreko urtean aztertutako instalazioak ekiditea.

2013/02/04. Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

Helburua da baterako ikuskapenak egitea beste autonomia erkidego batzuetako eremu mugakideetan dauden interes komuneko instalazioetan. Ondoko erkidegoetan egiteko hiru bisita programatu dira; izan ere, aurreikusten da beste erkidego batzuetako teknikariak egotea programako hiru bisitatan.

Errioxako eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat instalaziotan interesgarria litzateke bisita Nafarroako Gobernuko teknikariek egitea, nahiz eta ez dagoen horretarako premia larririk. Ikuskapen bisita bat eskatuko litzateke dagokion erkidegoan, bidezkoa bada.

Hasiera batean, ez dirudi erraza izanen denik 2024an bisita horiek elkarrekin egitea; nolanahi ere, planifikatu eginen dira.

2014/02/04. Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

Planaren helburu honek emaitzak lortzea xede duen kudeaketari erantzuten dio, batik bat industria jarduerek eragin nabarmena dutenean ingurumen arazoan. Hori programan zehazten da eta jarraipena ematen die aurreko urteetan hasitako edo planteatutako proiektu batzuei.

Honako hau da kasu horietako gehienetan hartzen den prozedura:

1. Arazoa egiaztatu eta ezaugarritzea.

2. Iturriak identifikatzea eta haien norainokoa zenbatestea.

3. Esku-hartze administratiboa ukipena edo arazoa kontrolatzeko.

4. Koordinazioa fase guztietan beste organo eskudun batzuekin eta alderdi interesdunekin.

5. Emaitzen ebaluazioa: arazoa konpontzea edo proiektua berrikustea.

Zenbait urte eman ondoren arazo horiek aztertzen, 2024an 3.2 puntuko taulan adierazitakoak konpontzen saiatuko dira.

2015/02/04. Laburpen orokorra.

Hauexek dira 2024ko programan eginen diren ikuskapenak:

a) Ingurumen baimen integratua duten instalazioak.

–Bi bisita bost instalaziori; guztira, hamar. Bisitok sei hilabetean behin egin behar dira, 815/2013 Errege Dekretuaren 22.3.c) artikuluan zehaztutakoarekin bat. Instalazio horiek, jokabidearen irizpidearen arabera, 6. mailara igotzen dira.

–Ikuskapen bat 5. arrisku kategoriako 18 instalazioetako bakoitzari, urtean behin ikuskatu behar direnei (18 ikuskapen).

–Ikuskapen bat 4. arrisku kategoriako instalazioei, aurreko urtean ikuskatuak ez badira, denek bisita bat egina izan dezaten azken bi urteetan (15 bisita 26 instalaziotatik).

–Ikuskapen bat 1., 2. eta 3. arrisku kategorietako instalazioei eta instalazio berriei (74 guztira, 209 instalaziotatik).

Hortaz, aurreikusten da 2024an IBI duten instalazioetan 117 ikuskapen egitea. Izan ere, talde horrek erabateko lehentasuna du, batez ere 4., 5. eta 6. arrisku indizea duten instalazioek.

b) Ingurumen baimen bateratua duten instalazioak.

–5. arrisku taldeko 6 instalazioak bisitatu dira.

–10 bisita egin dira 4. arrisku taldeko instalazioetara (13 instalazio dira guztira).

–169 bisita 3., 2. eta 1. arrisku taldeetako instalazioetara eta instalazio berrietara (guztira 1.014 instalazio dira).

2024an, guztira 185 ikuskapen eginen dira IBB duten instalazioetan (guztira 1.032 dira), kontuan harturik unean-unean zenbat langile dauden eskura eta IBI instalazioak lehenetsi direla.

c) Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

–Aurreikusi da 5. arrisku taldeko 2 instalazioen garraioak kontrolatzea.

–Zazpi bisita egin dira 4. taldeko instalazioetara (14 instalazio dira guztira).

–Bi bisita egin dira 3., 2. eta 1. arrisku taldeetako instalazioetara (11 instalazio dira guztira).

Guztira, 27 instalaziotatik 11 kontrolatu behar dira.

d) Hondakin uren laginketa eta neurketa.

50 laginketa programatu dira 49 instalaziotan, guztira aztertu diren 161 isurketetatik.

e) Itxitako IBI jardueren instalazioak.

–4 bisita egin dira 5. arrisku taldeko instalazioetara.

–6 bisita egin dira 3., 2. eta 1. arrisku taldeetako instalazioetara (6 instalazio dira guztira).

Hamar bisita programatu dira guztira aztertu diren 50 tokietatik.

f) Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak).

6 hondakindegi aktiboak IBI duten instalazioen programan ikuskatzen dira.

Gainera, programatzen da bisita egitea itxitako 12 hondakindegietara; horietatik, 2 IBI duten instalazioak dira, eta 10, aldiz, itxitako hondakindegiak; guztira 39 instalazio aztertu dira.

g) AEEHen eta EEHen kudeatzaileak.

Programatzen da bisita egitea AEEHen 13 kudeatzailetara eta EEHen beste 9 kudeatzailetara, guztira dauden 20 instalazioetatik; izan ere, horietako 2k bi hondakinak kudeatzen dituzte.

h) Ozonoaren aitzindariak Erriberan.

Programatzen da eremu horretan 117/2003 Errege Dekretuaren eraginpeko 4 instalazio eta NOx emisio handiak dituzten 3 instalazio bisitatzea (azken horiek IBI instalazioen taldean jasotzen dira dagoeneko).

i) ETS instalazioak (A, B edo C taldeak).

Programatzen da bisita egitea IBI duten 15 instalaziotara eta IBB duten eta 2 instalaziotara.

j) Minden eta digerituen aplikazioak.

Programatzen da 8 instalazio kontrolatzea, guztira 45 kontrol bisita egiteko.

k) Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

Aurreko urteetako igoera ikusita, programatu gabeko 30 bisita aurreikusten dira.

l) Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

Jarduketa horietako 10 kontrolatzea programatu da.

Hala, 2024ko ikuskapen programaren barneko bisitak, guztira, honenbeste izanen dira:

PROGRAMA

AZPIPROGRAMA

HELBURU ESTRATEGIKOA

ERREFE­RENTZIA

IRAM ­KATEGORIA

INSTALAZIOAK

IKUSKAPEN ­PROGRAMATUAK

1.

IBI instalazioak

2024/01

I (6)

5

10

I (5)

18

18

II (4)

26

15

III (3-2-1)

200

74

Berriak

9

0

Guztira

257

117

2.

IBB instalazioak

2024/02

I (6)

0

0

I (5)

6

6

II (4)

13

10

III (3-2-1)

1.014

169

Guztira

1.032

185

3.

Hondakinen mugaz haraindiko garraioak

2024/03

I (6)

0

0

I (5)

2

2

II (4)

14

7

III (3-2-1)

11

2

Guztira

27

11

4.

IBEek hartutako isurketa laginak

2024/04

161

50

5.

Itxitako IBB instalazioak

(Beste batzuk*. Talde horren barnean sartzen dira atalasetik azpian egotera igaro diren instalazioak, jarduera lizentziaren araubideko beste jarduera batera igaro direnak eta erabat itxi direnak)

2024/05

I (6)

0

0

I (5)

4

4

II (4)

0

0

III (3-2-1)

6

6

Beste batzuk*

40

0

Guztira

50

10

6.

Hondakindegiak (aktiboak eta itxitakoak)

2024/06

Jarduneko langileak

6(1)

6-0 (2)

Itxitakoak

39

12-123

Guztira

45-39(1)

19-12(3)

7.

AEEHen eta EEHen kudeatzaileak

2024/07

AEEH

32(1)

13(4)

EEH

28(1)

9(4)

Guztira

60-0(1)

22-20-0(4)

8.

Ozonoaren aitzindariak

2024/08

KOL

4(1)

4(5)

NOx

3(1)

3(6)

Guztira

7-0(1)

7-0(5)(6)

9.

ETS instalazioak (A, B edo C taldeak)

2024/09

IBI

23(1)

15(7)

IBB

4(1)

2(8)

Guztira

26-0(1)

17-0(7)(8)

10.

Minden eta digerituen aplikazioak

2024/10

8-0(1)

45

Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...)

2024/11

30

Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

2024/12

10

Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak

2024/13

3

GUZTIRA

1.566

473

Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

2024/14

Iruñerriko Mankomunitatearen hondakindegia

Tratatu gabeko hondakinak (materia organikoa barne) isurien ontzian biltzeari uztea (646/2020 Errege Dekretuaren 7. artikulua).

2024/15

Fuel olioaren iturburua Tuteran.

Erregaiaren iturburua identifikatzea, haren emisioa geldiaraztea eta lurzoruaren deskontaminazioa, bidezkoa bada.

2024/16

Aranon dagoen instalazio bat, IBI duen kokagune batean, itxita eta lege egoera irregularrean dagoena.

Behar diren ekintzak koordinatzea titularrak egoera erregulariza dezan edo leku hori utz dezan.

2024/17

Usainak Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hirian

Zorrotz kontrolatzea zer baldintzatan isurtzen duten kolektorera bertan dauden industria-instalazioek

2024/18

Arazoak Cadreitako hiri HUAn tomatearen kanpainan

HUA ikuskatzea ekoizpen plantetako batean eta bi plantetako arazketa-instalazioen funtzionamendua optimizatzea

(1) Instalazio horien arrisku indizea dagoeneko kalkulatu da 2024/1 eta 2024/2 erreferentzietan, eta ez dira zenbatzen.

(2) 2024/1 erreferentzian sartutako bisitak ez dira zenbatzen.

(3) 2024/1 erreferentzian sartutako bisitak ez dira zenbatzen.

(4) Bisitetako bat komuna da; izan ere, AEEH eta EEHak kudeatzen ditu, eta behin bakarrik zenbatzen da. Bisitak dagoeneko sartzen dira 2024/1 eta 2024/2 erreferentzietan, eta ez dira zenbatzen.

(5) Bisitak dagoeneko sartzen dira 2024/2 erreferentzian, eta ez dira zenbatzen.

(6) Bisitak dagoeneko sartzen dira 2024/1 erreferentzian, eta ez dira zenbatzen.

(7) Hamahiru bisitak dagoeneko sartzen dira 2024/1 erreferentzian, eta ez dira zenbatzen.

(8) Bi bisitak dagoeneko sartzen dira 2024/2 erreferentzian, eta ez dira zenbatzen.

14. taula. Nafarroako industria jardueraren ingurumen ikuskapeneko 2024ko programa.

5.–GIZA BALIABIDEAK

Nafarroako Industria Jardueraren Ikuskapeneko 2023-2026 Planaren 11. puntuan aztertzen da zer baliabide behar den urteko programak gauzatzeko berezko nahiz kanpoko baliabide materialekin eta giza baliabideekin.

Gaur egun Ikuskapen Atalari atxikita dauden giza baliabideekin garatuko da programa, baina askoz gutxiago dira Ikuskapen Planean kalkulatutakoak baino. Adierazi behar da langileek ez dutela dedikazio esklusiborik ikuskapen jarduerak egiteko, zerbitzuari dagozkion beste jarduera batzuk ere egin behar baitituzte, hala nola IBI eta IBB jarduerak baimentzea, airearen kalitatea kudeatzea, zarata kudeatzea...

Era berean, adierazi behar da ezen azken urtean, administrazio arrazoiengatik eta departamentuaren antolaketa zioengatik, ikuskapen-lanei esleitutako pertsonak aldatu direla, eta horrek prestakuntza-premiak dakartzala; hala, baliabideak galtzen dira ikuskaritza jardueratik, eta zeregin horiei esleitutako langileen kopurua murriztu da.

Nola datozen lau urteetan askoz instalazio gehiago bisitatu behar diren, programan sartu baitira ingurumen baimen bateratua duten instalazioak, praktikan ezinezkoa da programa betetzea langileen oraingo kopuruarekin. Alde horretatik, planteatu da ikuskapen bektorialak eta beste sinpleago batzuk egitea jarduera jakin batzuetan (hiriko HUAk); hala ere, bisita bat egiteko behar den gutxieneko denbora dela eta (lekualdatzeak, instalazioa aztertzea, dokumentuak idaztea...), neurri horiek eraginkortasun mugatua dute.

Gestión Ambiental de Navarra SA enpresako langileek hartzen dituzte emari eta kolektoreetara isurtzen diren hondakin uren laginak programarako, hura entitate ikuskatzaile akreditatua baita, UNE-EN ISO/IEC 17.020:2004 arauaren arabera.

Halaber, Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoko langileek aztertuko dituzte laborategi akreditatuek atmosferarako emisio fokuetan egiten dituzten neurketak.

Aurreko urteetan bezala, SEPRONAren ardura izanen da hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak egitea.

I. ERANSKINA.–APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA

Ikus 2. eranskina Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana onesten duen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 4ko 942E/2022 Foru Aginduan.

II. ERANSKINA.–INSTALAZIOETAKO ARRISKUAK EBALUATZEKO METODOLOGIA

Ikus 1.2 puntua Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana onesten duen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 4ko 942E/2022 Foru Aginduaren 1. eranskinean.

III. ERANSKINA.–HONDAKINEN MUGAZ HARAINDIKO GARRAIOETAKO ARRISKUAK EBALUATZEKO METODOLOGIA

Ikus 2.2 puntua Nafarroako Industria Jardueraren Ingurumen Ikuskapeneko 2023-2026 Plana onesten duen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 4ko 942E/2022 Foru Aginduaren 1. eranskinean.

Iragarkiaren kodea: F2407768