125. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa, udal igerilekuen erabilera arautzen duen ordenantzan ezarritako prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2024ko apirilaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa egitea Udal igerilekuen erabilera arautzen duen ordenantzako tarifetan. Iragarkia argitaraturik 2024ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 7an, jendaurreko aldia iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; hartara, tarifak argitara ematen dira, haien behin betiko onespenaren ondorioetarako:

ERROLDATUAK (euroak)

ERROLDATU GABEAK (euroak)

DENBORALDIKO ABONUAK

Haurrak (5-13 urte)

45

50

Helduak (14-64 urte)

65

75

65 urtetik gorakoak, desgaitasuna duten pertsonak eta familia ugariak

45

50

Haurrak (5-13 urte), familia ugarietakoak

25

30

HILABETEKO ABONUA (elkarren segidako egunetarako, hila gorabehera)

Haurrak (5-13 urte)

40

45

Helduak (14-64 urte)

55

60

65 urtetik gorakoak, desgaitasuna duten pertsonak eta familia ugariak

40

45

Haurrak (5-13 urte), familia ugarietakoak

23

25

HAMABOSTALDIKO ABONUA (elkarren segidako egunetarako, hila gorabehera)

Haurrak (5-13 urte)

35

40

Helduak (14-64 urte)

45

50

65 urtetik gorakoak, desgaitasuna duten pertsonak eta familia ugariak

35

40

Haurrak (5-13 urte), familia ugarietakoak

20

23

EGUNEKO SARRERA, LARUNBAT ETA JAIEGUNETAN

Haurrak (5-13 urte)

6

6

Helduak (14-64 urte)

7

7

65 urtetik gorakoak, desgaitasuna duten pertsonak eta familia ugariak

7

7

EGUNEKO SARRERA, GAINERAKO EGUNETAN

Haurrak (5-13 urte)

5

5

Helduak (14-64 urte)

6

6

65 urtetik gorakoak, desgaitasuna duten pertsonak eta familia ugariak

6

6

Eguneko sarrera, dutxak erabiltzeko bakarrik

2

2

Honako hauek salbuetsirik daude aurreko taulako prezio publikoak ordaintzetik:

–Udalak antolaturiko kirol jardueretako parte-hartzaileak, halakoetan udal igerilekuko instalazioak erabili behar badira.

–Udalak edo bera kide den erakunde, entitate edo elkarteek antolaturiko udalekuetako neska-mutikoak, halakoetan udal igerilekuko instalazioak erabili behar badira.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hautazko berraztertzeko errekurtsoa edo gora jotzeko errekurtsoa jarriz gero, ezin izanen da jarri administrazioarekiko auzi-errekurtsorik harik eta berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo isiltasunaren bidezko ezespena gertatu arte.

Puiun, 2024ko ekainaren 9an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2409235